MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO KULTURA
Getxo Jazz
Jazz eta folk jaialdiak bertan behera utzi ditu Getxok
2020-05-28
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezalako ziklo enblematikoak tartean direla. Covid19k Euskadin eragindako larrialdi-egoera eta aire librean zein leku itxietan ekitaldiak antolatzeko baldintzak aztertu ostean hartu du erabakia erakundeak.

El Aula de Cultura de Getxo ha suspendido su programación de verano, decisión que afecta a festivales emblemáticos como sus ciclos de Jazz y Fok o el Salón del Cómic, entre otros. El organismo ha adoptado esa medida después de analizar la situación creada por el Covid19 en Euskadi, así como las limitaciones de aforo y los criterios de distanciamiento dictados a raíz de la emergencia sanitaria.

 

Horren ondorioz, irailaren 15era izango diren ekitaldi guztiak bertan behera geratuko dira. Horien artean nabarmendu behar dira 44. Nazioarteko Jazzaldia (uztailak 1-5) eta San Lorentzoko Azoka (abuztuak 10). Halaber, eta duten garrantzia kontuan hartuta, 36. Nazioarteko Folk Jaialdia (irailak 25-27)eta 19. Komiki Azoka (urriak 2-4) ere bertan behera utziko dira. Erabaki hori hartzeko hiru arrazoi egon dira: ekimen horiek ezin dira egin aurreikusitako baldintzetan, antolakuntza eta ekoizpen lanak jarduera etenaldiaren barruan daude eta, azkenik, gune publiko berean izaten dira biak.

 

Horiez gain, udako beste ohiko ekitaldiak ere bertan behera geratu dira, esaterako Nazioarteko Folklore Jaialdia, Habanera Jaialdia, Getxo Magik magia jaialdia eta Letren Terrazak (udako liburutegiak), baita Muxikebarri zentroan programatuta zeuden beste zenbait ikuskizun ere. Egoerak ahalbidetzen duen neurrian, Muxikebarrin martxotik aurrera bertan behera geratu ziren ekitaldiak aurtengo azken hilabeteetan edota 2021. urtean zehar berriro programatuko dira.

 

Bertoko kultura jarduera eta sektorea bultzatzeko eta herritarrak animatzeko asmoz, Kultur Etxeak udako kultura-ekimen programa antolatzea aztertzen dabil, baldin eta osasun-egoera ahalbidetzen duen eta agintariek zehaztuko dituzten osasun-baldintzak eta urruntze soziala bermatzeko arauak betetzeko aukera dagoen.

 

Zentroak eta zerbitzuak

 

Kultur Etxe eta udal liburutegietan egiten diren ekitaldiak bertan behera geratu dira irailaren 15era arte, eta baita areto-lagapen zerbitzua ere. Aurreko hilabeteetan bertan behera geratu diren ikuskizunetarako aurretik erositako sarreren dirua ekainaren 8tik aurrera itzuliko da, aurretiko hitzordua eskatuta (94 491 40 80 telefono edota kulturetxea@getxo.eus e-postaren bitartez).

 

Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerrei dagokienez, ekainaren amaieran bertan behera geratu eta on-line egiteko aukerarik ez zuten tailerren kuotak itzuli egingo dira.

 

Egoerak ahalbidetzen badu, ekaineko lehenengo astean Villamonte, San Nikolas eta Romoko liburutegien lagapen-zerbitzua abiatuko da. Hori zentroetan bertan egingo da eta lehentasuna izango dute telefono edo e-postaren bitartez aurretiko hitzordua eskatzen duten erabiltzaileek. Liburutegietako irakurketa-postuak eta ikaslekuak ezin izango dira erabil abisua eman arte.

 

Azkenik, udal euskaltegia bakarrik zabalduko da azterketa ofizialetarako prestakuntza egin behar dituzten bost ikasle-talderentzat. Halaber, Alarma Egoerarekin batera abian jarri zen irakaskuntza telematikoak jarraituko du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Abenduaren 31ra arte, 65 ekitaldi inguru izango dira, Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta habanera jaialdiak eta Aste Ko... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetzea du helburu ekimenak. Abenduaren 1etik urtar... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurriek Getxon edo ondoko beste udalerrietan bizi ez diren pertsonei eragotzi eragingo ... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioan generoaren nazioarteko figura handiak itzuliko dira osasun egoeraren normalizaz... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Jazzaldiaren 44. edizioa uztailaren 1etik 5era egingo da. Antolatzaileek bi izar baieztatu dituzte dagoeneko: Cyrille... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago