ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

GETXO KULTURA
Getxo Kultura
Getxok 100.000 euro bideratuko ditu bertako artisten lanak bultzatzeko
2020-11-18
getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetzea du helburu ekimenak. Abenduaren 1etik urtarrilaren 10era aurkeztu ahal izango dira proposamenak.

Getxoko Udalak, Kultur Etxearen bitartez, datorren urterako kultura-programazio proposamenak aurkezteko deialdia  abian jarriko du 2020ko abenduaren 1etik 2021eko urtarrilaren 10era. Ekimen horren helburua da getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetu.

Deialdia egoitza fiskala Getxon daukaten eta getxotarrek burutu, idatzi edo diseinatutako lan artistikoak ekoiztu, landu edo banatzen dituzten pertsona juridikoei zuzenduta dago. Ekimena proposamen anitzetara zabalik dago, adibidez: antzerkia, dantza, zinea, musika, umorea, haurrentzako ikuskizunak…

Proposamen guztiak Muxikebarri zentroko aretoetan edo Romo Kultur Etxeko areto nagusian programatu ahal izateko diseinatuta egon behar dira eta Kultur Etxeko teknikoek hautatuko dituzte proiektu irabazleak. Aukeratutako proiektuak Getxoko Kultur Etxean zehazten duen agertokian erakutsiko dira 2021. Urtean zehar, egoerak horrela ahalbidetzen badu.

Deialdi honi, gehienez, 100.000 euro esleituko zaizkio, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu diren aurtengo herriko jaien baliabide ekonomikoak erabiliz. Ekimen honi buruzko informazio osoa www.getxo.eus/kulturadirulaguntzak estekan eskura dago.

Formakuntzarako laguntzak

Ekimen hau sormen kulturala bultzatu eta sektore artistikoari laguntzeko hiruko programa baten barnean dago eta aurretik abian jarri den sormen kulturalen diru-laguntzen deialdiari gehitzen zaiola. Multzo horren hirugarren deialdia laster zabalduko da eta formakuntza eta profesionalizazioa izango ditu ardatzak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Abenduaren 31ra arte, 65 ekitaldi inguru izango dira, Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta habanera jaialdiak eta Aste Ko... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurriek Getxon edo ondoko beste udalerrietan bizi ez diren pertsonei eragotzi eragingo ... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezala... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago