MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO KULTURA
Getxo Kultura
GETXOKO ARTE ESZENIKO JARDUNALDIAK
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
2021-10-06
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean

Ostiralean, urriak 8, hasiko da Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldien 39. edizioa, hilaren 24ra arte askotariko eskaintza hartuko dutena. Aurtengo egitarauan 12 antzerki, dantza eta magia ikuskizun bildu dira, horietatik 11 Muxikebarrin eskainiko direnak eta, gainerakoa, Romo Kultur Etxean. Ohikoa den bezala, Jardunaldiek euskal ekoizpenaren eta  adin desberdinetarako  programazioaren aldeko apustua egin dute aurten ere. Antzezkizunak 19:00etan izango dira, haur emanaldiak izan ezik, 17:00etan hasiko baitira, eta sarrerak Getxoko Kultur Etxeko ohiko saltokietan eros daitezke.

 

Zikloa hiru astetan zehar banatuko da eta horietako lehenengoa datorren ostiralean, hilak 8, hasiko da, Houdini magia ikuskizunaren eskutik. Horrek Sun Mago ospetsua du protagonista, Disney Channelen Club Houdini telesail ospetsuan egindako agerpenengatik ezaguna dena. Hurrengo egunean, larunbatean, Arriaga Produkzioak-ek Getxora hurbilduko du Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy protagonista dituen euskarazko lan, Maitasunaren itxiera, non bikote batek bere harremanaren amaierari buruzko bakarrizketa bortitzak elkar trukatzen dituen. Igandean, hilak 10, Metamorphosis Dance taldeak Al desnudo dantza ikuskizuna aurkeztuko du, bi dantzari inprobisazio lanean murgilduz. Antzezlana balio erantsiarekin dator Getxora, konpainia horretako kide den Iratxe Ansak orain dela bi egun ospatutako MAX sarietan Emakumezko Interpreterik Onenari emandako saria irabazi baitu, obra horretan eginiko lanarengatik.

 

Zikloaren bigarren etapa urriaren 11an hasiko da, Todos en nosotros lanarekin, Anton Chéjoven Kaoia obran oinarritutako muntaiarekin. Ikuskizunaren bitartez, Romo Kultur Etxean taularatuko dena, La Brecha antzerki taldeak gaztaroa omendu nahi izan du. Hilaren 12an, asteartean, Yo… en un banco verde antzeztuko da, Utopian bertoko konpainiaren lana, non, parke bateko bankuan bat egiten duten hiru pertsonaiaren bitartez, bizitzako etapa ezberdinei buruzko gogoeta egiten den. Hilaren 14an, ostegunean, Denis Santacana dantza konpainia Getxora iritsiko da Encuentros ikuskizunarekin, dantza garaikidea eta flamenkoa uztartzen dituena. Hurrengo egunean, ostiralean, Caliban Teatrok La extraña pareja eskainiko du, izen bereko muntaia ezagunaren berrikuspena, oraingoan emakumezko protagonistekin.

 

Larunbatean, hilak 16,Fritsch Companyren Sin par dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du publikoak. Konpainiak dibertsitate-pertsonen parte-hartze inklusiboaren aldeko apustua egiten du eta dantza harreman eta lotura pertsonalak aztertzeko tresna gisa erabiltzen du. Igandean, hilak 17 Glu-Gluren azken muntaia izango da, Perez Sagutxoa, pertsonaia ezagunaren abenturak umorez, dantzaz eta kantuz irudikatzen dituena.

 

Jardunaldien azken asteak lau muntaia hartuko ditu. Urriaren 22an, ostiralean, Asier Hormaza, Marta Juaniz eta Angel García Moreno aktoreek Mentiras cotidianas antzeztuko dute, bizimodu asegabeak eragin ditzakeen beldurrak eta frustrazioak lotsarik gabe jorratzen dituen komedia garratz garaikidea. Hurrengo egunean, larunbatean, Huts Teatroa-Artedramak Atzerrian lurra garratz aurkeztuko du. Ander Lipus eta Laura Penagos ditu protagonista, eta immigrazioa eta sorkuntza jorratzen ditu, besteak beste. Amaitzeko, igandean, hilak 24, Alpha haurrentzako muntaia izango da, ametsen unibertsoari bide ematen dion keinu eta clown lana.

Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute
Getxoko Arte Eszenikoen jardunaldiek programazio anitza eskainiko dute

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Abenduaren 31ra arte, 65 ekitaldi inguru izango dira, Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta habanera jaialdiak eta Aste Ko... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetzea du helburu ekimenak. Abenduaren 1etik urtar... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurriek Getxon edo ondoko beste udalerrietan bizi ez diren pertsonei eragotzi eragingo ... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezala... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago