MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO JAZZ 2025
Getxo Jazz
GETXO JAZZ
Aniztasuna eta emakumearen presentzia erakutsik du Getxo Jazz jaialdiak
2025-05-21
Getxo Jazzaren 48. edizioak 18 emanaldi hartuko ditu uztailaren 2tik 6ra. Rhoda Scott, Paquito D 'Rivera, Joe Lovano, Cécile McLorin eta Dave Douglas izango dira abonu kontzertuetako protagonistak

Uztailaren 2tik 6ra bitartean, Getxok berriro irekiko du jazz denboraldia Euskadin, Getxoko jaialdiaren 48. edizioaren eskutik. Aurtengo ekitaldian nabarmendu behar da Muxikebarrin izango diren ordainezko saioen proposamena.  Bertan nazioarteko izen handiak bilduko dira, besteak beste, Rhoda Scott organista eta abeslaria, Paquito D 'Rivera klarinete eta saxofoi-jotzaile kubatarra, Joe Lovano saxofoi-jotzailea, Cécile McLorin abeslaria eta Dave Douglas tronpetista. Horiez gain, Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak eta doako kale-programazio zabala izango dira Algortako Geltokia plazan, baina baita, lehen aldiz, Muxikebarri parean eta Areetako hiri-ingurunean ere. Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak salgai daude jada Getxo Kulturako ohiko kanaletan

 

Kontzertu nagusien proposamenak (Muxikebarri; 22:15) Rhoda Scott (uztailak 2) organista eta abeslari beteranoak zabalduko du, oraingoan Lady Quartet taldearen buru. Biharamunean Paquito D 'Rivera handia arituko da, musika afrokubatarraren funtsezko figura eta 14 Grammy sari irabazle, hain zuzen ere. Getxora boskotearen buru iritsiko da, eta Reinier Elizarde kontrabaxu jotzaileak eta Yuvisney Aguilar perkusio jotzaileak bat egiten dute bertan.

 

Uztailaren 4an, jaialdiaren erdialdean, Cécile McLorinen txanda izango da. Jazzaldiaren panoraman azken urteotan sortu den ahotsik nabarmenetakoa da McLorin, eta ibilbide oparoa izan du, bigarren diskoarekin Grammy bat lortu duena. Hurrengo egunean, uztailaren 5ean, Joe Lovano saxofoi-jotzailea Getxon izango da bigarren aldiz, oraingoan Martin Wacilewski Trio Europako eszenan arrakasta nabarmenak lortu dituen poloniar talde gaztearekin lankidetzan. Azkenik, azken egunean, Dave Douglas tronpeta-jotzaile estatubatuarrak, sonoritate berrien bilaketan beti aitzindari izan denak, itxiko du jaialdia bere laukote berriaren buruan.

 

Talde Lehiaketa

 

21:00etan, Muxikebarrin ere, eta izen handien aurretik, Talde Lehiaketako lau finalistak arituko dira, Europako lau talde gazte, proposamen anitza eskainiko dutenak: Eneko Dieguez Quarteten generoak, E.L.A. Trío hungariar taldearen groove eta funk doinuak, IMB Special 4tet talde nederlandarraren abangoardiako jazza eta César Vidal & Artikulation Band boskote internazionalaren soinu berritzaileak. Azken egunean, ohi bezala, lehiaketaren irabazlea jakinaraziko da, eta berriz joko du jaialdia ixteko kontzertua baino lehen.

 

Taldeen lehiaketa

 

21:00etan, Muxikebarrin ere, eta izen handien aurretik, Talde Lehiaketako lau finalistak arituko dira, Europako lau talde gazte, denetariko proposamenak eskainiko dituztenak: Eneko Dieguez Quarteten generoak, E.L.A. hirukote hungariararen groove eta funk doinuak, IMB Special 4tet talde nederlandarraren abangoardiako jazza eta César Vidal & Artikulation Band boskote internazionalaren soinu berritzaileak. Azken egunean, ohi bezala, lehiaketaren irabazlea jakinaraziko da, eta berriz joko du jaialdia ixteko kontzertua baino lehen.

 

Jazza kalean

 

Muxikebarriko proposamenarekin batera, Getxo Jazzek kaleko programazio zabala proposatzen dio publikoari. Hala, Hirugarren Milurtekoa atalean (Algortako Geltokia plaza, 19:00), Matteo Paggi "Giraffe" talde italiar gaztea, Daahoud Salim buru duen boskotea (Getxora itzuliko da Talde Lehiaketa irabazi eta bederatzi urtera), Élia Bastida biolinistaren hirukotea, Igor Senderov Quartet eta ‘Voices for the Duke’ proiektua arituko dira, azken hori Duke Ellington eta Billy Strayhorn omenaldia egiteko Itxaso González, Nerea Arrieta eta Carla Sevillak osatutako ahots-hirukotearen eskutik.

 

Aire zabaleko proposamena goizeko jarduerekin osatzen da (13:30, Algortako Geltoki plaza). Hilaren 5ean, Triz Quintet arituko da, iaz SGAEk eta Getxo Kulturak hasitako lankidetzari jarraipena ematen dion kontzertua, Musikeneren lanaren alde apustu egiteko. Zentro horren baitan sortzen da boskote hau, generoko kantu originalak eta estandarrak batzen dituena. Eta igandean, hilaren 6an, Capitán Corchea taldeak ‘Sax & Wing’ ikuskizun pedagogikoa eskainiko du, haurrei eta familiei zuzendua. Gainera, larunbatean, hilak 5, Getxo Jazz lehen aldiz iritsiko da Areetako hiri-ingurunera Euskorleansekin, Kukai Dantzaren ikuskizun bat, koreografiak eta dixie musika batzen dituena Mikel Laboa eta Benito Lertxundi bezalako artisten konposizioak jazzera eramateko. Ikuskizun berritzaile hau Bizkaia Zubiko plazatik abiatuko da 18:30ean eta Areetako Geltoki plazaraino joango da.

 

Azkenik, igandean ere, 13:30ean, Muxikebarri aurrean, ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak, Getxo Jazza dela eta, ‘So in Love’ proiektuaren emanaldia hartuko du, Ainara Ortega & Joaquín Chaconen eskutik, bere errepertorio intimista jazzera hurbilduz.

 

Bestelako ikuskizunak eta erakusketa

 

Jam sessions tradizionalek (The Piper 's Irish Pub, 23:45) Reservoir Monks taldea izango dute protagonista, abonu kontzertuen ondoren jazzari jarraipena emateko, eta, zenbait egunetan, Iruña Jazz Brass Band marchin’ bandak hiri-ingurunea girotuko du. Azkenik, Romo Kultur Etxeak ‘Sinestesia Drawing Band’ erakusketa hartuko du, Igor Sarralde sortzaile Getxotarraren proiektua proiektua, jazzaldiaren azken bi edizioetako kontzertuak 50 marrazkitan islatu dituena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO JAZZ
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioan generoaren nazioarteko figura handiak itzuliko dira osasun egoeraren normalizaz... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezala... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Jazzaldiaren 44. edizioa uztailaren 1etik 5era egingo da. Antolatzaileek bi izar baieztatu dituzte dagoeneko: Cyrille... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Joe Lovano 1952an jaio zen, Clevelanden, eta bere belaunaldiko saxofoi-jotzaile trebe... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO JAZZ
Jazzari, bluesari, folkari eta vodevilari lotutako soinu zaharrek janzten dute Cécile... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO JAZZ
Paquito d’Rivera kubatarra, garai batean haur prodijioa eta Irakereren sortzailea, ja... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO JAZZ
GETXO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago