MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO KULTURA
Getxo Kultura
Bertan bizi ez direnei sarreren dirua itzuliko die Getxok
2020-10-29
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurriek Getxon edo ondoko beste udalerrietan bizi ez diren pertsonei eragotzi eragingo diete azaroaren 10era arte Getxon izango diren kultura ekitaldietara etortzea. Hori dela eta, Getxoko Kultur Etxeak ikuskizun horietarako sarreren dirua itzuliko die Getxon, Berangon, Leioan, Erandion, Sopelan edo Portugaleten bizi ez diren lagunei. Bestalde, azoroaren 7rako programatuta zegoen Ute Lemper-en kontzertua bertan behera geratu da, artista alemanaren bulegoaren erabakiz.

Mugikortasun murrizketek pertsona horientzat eragina izango dute urriaren 31n ospatuko den "¡Recuérdame! El tributo a Coco" musikalean eta baita azaroaren 1erako programatuta dagoen Cuarteto Quiroga taldearen kontzertuan. Saio horietarako sarrerak txartelaz erosi dituztenek ikuskizunaren aurreko egunera arte eskatu dezakete itzulketa 94 466 01 23 telefono zenbakia edota sarreraitzulketa@getxo.eus e-mailaren bitartez. Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira dirua eskatzeko, udalen bitarteko mugikortasun murrizketa amaitu eta gero. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 / 17:30-19:30. Itzulitako sarrerak berriro ere salgai egongo dira.

Halaber, osasun egoeraren larritzearen ondorioz, azaroaren 7rako aurreikusita zegoen Ute Lemper abeslariaren kontzertua bertan behera geratu da. Artistaren kontratazio bulegotik jakinarazi dute Getxoko saioa bertan behera utzi beharra, Europako biraren beste kontzertu batzuekin batera. Sarreren diru-itzulketari dagokionez, txartelaz erosi dituztenei ezer egin gabe itzuliko zaie dirua. Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira azaroaren 2tik aurrera dirua eskatzeko. Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez diren erosleen kasuan, mugikortasun murrizketa amaitu eta gero joan ahal izango dira.

Beste ekitaldi batzuk

Abian jarritako azken osasun neurriek beste ekitaldi batzuetan ere eragina izango dute. Horrela, azaroaren 6an Zine-Kluba zikloan programatuta zeogen “Vida oculta” filmaren proiekzioa bertan behera utzi da eta baita abenduaren 8ko Txiki Kanta haur abesbatzen jaialdia ere.

Azkenik, Kultur Etxeak gogorarazi nahi du ostiralean eta larunbatean Romo Kultur Etxean izango diren Komiki Jardunaldietara Getxon edo ondoko udalerrietan bizi diren pertsonak bakarrik joan ahal izango direla. Halaber, Romo Kultur Etxeko erakusketara taldeko bisiten araudia ere aldatu da: hemendik aurrera, gehienez 6 pertsona bakarrik egon daitezke taldeko, monitoreak eta gidak barne.

Aretoen lagapenen atzerapena

Getxoko Kultur Etxeak iragarria zuen Algorta eta Romoko espazioen lagapenei ekitea azaroaren 1etik aurrera, baina indarrean sartu berri diren arauetara egokitzeko lanaren ondorioz, astebete atzeratuko du aurreikusitako data. Lagapenak, beraz, azaroaren 9an hasiko dira, astelehenarekin.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Abenduaren 31ra arte, 65 ekitaldi inguru izango dira, Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta habanera jaialdiak eta Aste Ko... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetzea du helburu ekimenak. Abenduaren 1etik urtar... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezala... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago