MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO JAZZ
Getxo Jazz
GETXO JAZZ
Gonzalo Rubalcaba&Aymée Nuviolak, Cyrille Aimée eta Fred Herschen, Getxo Jazz 2022ko lehen izarrak
2022-04-20
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioan generoaren nazioarteko figura handiak itzuliko dira osasun egoeraren normalizazioarekin batera. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko da Getxo Jazza eta kontzertu nagusien programazioaren barruan dagoeneko eman dute baietza hiru izen handik.

Gonzalo Rubalcaba eta Aymée Nuviolak, Kubako musikaren enbaxadore garrantzitsuenetako bik; Fred Hersch pianista eta konpositoreak, azken hamarkadako musikaririk berritzaileenetako bat denak; eta Cyrille Aimée abeslari adierazgarriak. Hala, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu zen 2020ko edizioan aurreikusitako nazioarteko artista guztiekin zuen konpromisoari eutsi dio jazzaldiak eta, horri esker, guztiek jardun ahal izango dute aurten, nazioarteko mugikortasuna berrezarri baita. Jaialdiaren ordainezko kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 2an jarriko dira salgai Getxoko Kultur Etxeko ohiko saltokietan. Saioak Muxikebarrin izango dira, Taldeen Lehiaketako emanaldien ondoren (21:00).

 

Cyrille Aimée (1984, Fontainebleau) izango da horietako lehena jazzaldian jarduten. Ekainaren 30ean, ostegunean, arituko da artista frantziar-dominikarra. Jazzaren eszenan proiekzio handiena izan duen ahotsetako bat izan da azken urteotan eta hala erakusten du nazioarteko sarien bilduma zabalak. Horien artean Montreux Jazz jaialdiko (2007) eta Sarah Vaughan International Jazz Competition (2012) lehiaketako lehen sariak nabarmendu behar dira. Halaber, finalista izan zen Thelonious Monk International Jazz Competition-en (2010). Inprobisaziorako joera handiarekin, azken urteotan musika-arlo formaletan murgildu da, Stephen Sondheim musikagileari eskainitako Move On-A Sondheim Adventure diskoaren eskutik, eta baita Adonis Rosek eta The New Orleans Jazz Orchestrak lagundutako Petite Fleurlanean ere.

 

Hurrengo egunean, ostiralean, Fred Herschen (1955, Cincinnati) txanda izango da. Artista estatubatuarra konpositore eta erreferentziazko hezitzailea da, eta inprobisatutako musikaren berezko piano-estilo adierazkorrenetako bat du jazzaren munduan. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, Art Farmer, Joe Henderson, Charlie Haden eta Stan Getz bezalako artista handiekin hasi zena, bere belaunaldiko artistarik berritzaileenetako bat dela erakutsi du. Neo Bop ortodoxiaren ordezkaria, sari ugari jaso ditu eta Grammy sarietarako hamar izendapen ditu, baita jazz-argitalpen ospetsuenen aipamen garrantzitsuak ere. Hersch lehen figura gisa finkatu da, bakarreko errezitaldietan zein bikote eta hirukoteetan. Azken formatu honetan jardungo da Getxon, John Hébert kontrabaxu jotzailea eta Eric McPherson bateria jotzailea lagun izango dituela.

 

Habanako soinuak

 

Uztailaren 3an, igandea, Gonzalo Rubalcabaren (1963) eta Aymée Nuviolaren (1973) erritmo kubatarrek agur esango diote publikoari. Viento y tiempo aurkeztuko dute, El manisero, Bembá colorá eta Lágrimas negras bezalako klasikoak biltzen dituen disko-omenaldia. Txikitatik lagunak izan dira Habana jaioterrian, eta ibilbide paraleloa egin dute. Dizzy Gillespiek aurkitua, Rubalcaba piano-jotzaile bertutetsua eta jazz afrokubatarraren erreferentziazko figura da egun, bi Grammy sari eta beste bi Grammy latinorekin. Nuviola, bestalde, Karibeko musikaren abeslari handien artean finkatu da, eta 2018 eta 2020an Latin Grammy bat eta Grammy bat irabazi zituen Como anillo al dedo eta A Journey Through Cuban Music lanekin, hurrenez hurren. Getxon, zortzikote formatuan arituko dira, kontrabaxu, saxo, bateria, perkusio eta bi koru-ahots biltzen dituen taldearekin batera.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO JAZZ
Getxoko Jazzaldiaren 44. edizioa uztailaren 1etik 5era egingo da. Antolatzaileek bi izar baieztatu dituzte dagoeneko: Cyrille... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Michelangelo Scandroglio Quintet talde italiarrak irabazi du Getxoko 44. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Víctor Jimén... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezala... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Bill Frisellen berezko moldaerraztasunari esker, distira ematen du jazzari emanda dag... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO JAZZ
Stacey Kent kantari estatubatuarrak entzuleak urtzen ditu jazz estandarreko interpret... (gehiago irakurri)
GETXO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago