ARTEA
Testua: Kmon

IDARTE
IDArte
IDarte 2023-2024
2023-06-06
IDartek (Euskadiko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Eskola) irekita du, maiatzaren 1etik ekainaren 11 arte, 2023-2024 ikasturterako sarbide eta onarpen prozesua. Eskolak bi gradu eskainiko ditu diseinuan (Barne Diseinua eta Grafikoa) eta beste hiru Goi Mailako Ziklo (Ilustrazioa, Animazioa eta Argazkigintza), aukera egokiak diseinuan eta artean interesa duten eta entretenimenduaren, diseinu grafikoaren edo publizitatearen industrian lan egin nahi duten ikasleentzat.

“Diseinu, animazio, ilustrazio edo argazkigintzarekiko grina sentitzen baduzu, IDarte zure eskola da. Gure ikasketen bidez, ezagutzak eta trebetasunak garatu ahal izango dituzu, zure karrera profesionala lantzen lagunduko dizutenak, zure grina etorkizuneko lanbide bihurtuz”, hala dio Mònica Serentill IDarteko zuzendariak, 2023-2024 ikasturterako izena emateko prozesu berriaz galdetuta. Eskola bat baino gehiago, ikasteko filosofia desberdina da IDarte, non ikasleek eta irakasleek beren ekosistema sortzeko ere laguntzen baitute, altzarietatik hasi eta erakundearen web orriraino. “Erakundeak hezkuntzan eta berrikuntzan jartzen da arreta, artea eta diseinua ikerketarekin eta emaitzekin konbinatuz”, erantsi du.

Eduki horiek bi urteko hiru heziketa ziklotan eta lau urteko diseinuko bi gradutan biltzen dira. Datorren ikasturteari begira, prestakuntza tekniko osoa jasotzeaz gain, ikasleek Gasteizko altzariak eta espazio publikoak diseinatzeko hainbat ekimenetan parte hartuko dute, Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Halaber, diziplina anitzeko proiektuetan parte hartuko dute Dantzerti eta Musikenerekin, eta ospe handiko enpresetan praktikak egin ahal izango dituzte Global Training beka-programari esker.

 

IDarteko ikasketek sorkuntza eta diseinu-industrien sektorean lan egiteko gaitasuna ematen diete ikasleek.  Hori errazteko, bere katalogoko espezialitate guztiak barne hartzen dituen praktika-programa zabal batean parte hartzen dute: barne diseinua (espazioen eraberritzeak, eszenografia, modelatze birtuala edo home staging), diseinu grafikoa (identitate korporatiboa, brandinga eta argitalpen-estrategia, bai inprimatutako euskarrietan, bai euskarri digitalean, eta baita ikus-entzunezkoetan ere), ilustrazioa (argitalpen-industriari eta era guztietako komunikabideei, horma-irudiei edo publizitateari aplikatutako ilustrazioak), animazioa (animazioarekin, motion graphics-ekin, bideo-jokoekin edo publizitate-iragarkiekin lotutako enpresak) eta argazkigintza (komunikabideak, dokumentazio eta artxibo fotografikoak, moda-argazkia, publizitatea, barne-arkitektura).

 

Izena emateko eta matrikula egiteko prozesuari buruzko informazio guztia www.idarte.eus web orrian kontsulta daiteke, edo, bestela, ikastetxearekin harremanetan jar zaitezke info@idarte.eus posta elektronikoko kontuaren bidez edo 945 123 395 telefonoaren bidez.

 

 

 

 

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
IDARTE
Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) maiatzaren 1etik aurrera irekiko du 2024-2025 ikasturterako ... (gehiago irakurri)
IDARTE
Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolak (IDarte) bigarren ikasturtea beteko du irailetik aurrera Betoñoko komentu zaharraren g... (gehiago irakurri)
IDARTE
Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak maiatzaren 2an irekiko du 2022-2023 ikasturterako ikasle berrien aurreinskripz... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao-k amaiera eman dio ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektu ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa-k ‘Anónima’ erakusketa aurkezten du, Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963) artista multidiziplinarraren lanari... (gehiago irakurri)
© 2026 Ruth Asawa Lanier,
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
2026ko martxoaren 19tik irailaren 13ra, Guggenheim Bilbao Museoak Ruth Asawa: Atzerabegirakoa erakusketa aurkeztuko du, artis... (gehiago irakurri)
Zadie Xa Eskorpioia 2021 (Scorpion 2021
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 2026rako aurkeztu duen programazioak asmo argia du: artearen historiari begirada zorrotza ematea, o... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago