ARTEA
Testua: Kmon

IDARTE
IDArte
IDarte, Euskadiko arte eta diseinu eskola publikoa
2021-04-28
Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolak (IDarte) bigarren ikasturtea beteko du irailetik aurrera Betoñoko komentu zaharraren gainean eraikitako egoitza berrian. Mota horreta euskal ikastegi publiko bakarra proiektu bizia da, ikasleek haren espazioen eta irudiaren diseinuan parte hartzen dute eta. Horrez gain, lan-irteera onak izaten dituzte ikasketak bukatutakoan.

Ikastegiak 2017. urtean hartu zuen gaur egun duen izena, baina iragan mendeko 90eko hamarkadatik izan da espezialitate horretako goi eskola publikoa. Barne diseinu eta diseinu grafikoko gradu bana eskaintzen du,  goi mailako hiru zikloz gain (animazioa, argazkilaritza eta ilustrazioa). “Barne diseinukoak berehala hasten dira lanean eta diseinu grafikokoek masterra egiten dute normalean”, azaldu du zentroko zuzendari Esti Iregik. Haren esanetan, IDarteko ikasleek lan egiteko aukera onak dituzte, nahiz eta Euskadin ez dagoen diseinu eta ikus-entzunezko industria indartsurik.

Sarbide-probetan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 3an bukatuko da. “Diseinu-laborategi” gisa sortutako eskola batera iritsiko dira ikasleak, zentroaren funtzionamendurako beharrezkoak diren elementuen diseinuan aplikatu ahal izango baitute bertan ikasitakoa, hala nola webgunearen diseinuan eta ikasgeletako altzarietan.

2020-2021 matrikulatutako ikasleei egokitu zaie eskolaren egoitza berria estreinatzea. Komentu zaharra abiapuntu izan zuen erreforma proiektuak antzinako klaustroa du bertako jardueraren ardatz eta bihotz, “herri txikia bailitzan”, zuzendariak nabarmendu duenez. Herri horretatik irtengo dira etorkizunean erabiliko ditugun espazioen eta objektuen diseinatzaileak.

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
IDARTE
IDartek (Euskadiko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Eskola) irekita du, maiatzaren 1etik ekainaren 11 arte, 2023-2024 ikasturter... (gehiago irakurri)
IDARTE
Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak maiatzaren 2an irekiko du 2022-2023 ikasturterako ikasle berrien aurreinskripz... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
BBVA
San Nikolas Jauregian 'Euskal artearen analogiak BBVAren bilduman' erakusketa egongo da ikusgai, Jorge Oteiza, Aurelio Arteta... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago