IDartek bi aukera eskaintzen dizkie Goi Mailako Arte Ikasketetako Graduren batean sartu nahi duten ikasleei: Barne Diseinua eta Diseinu Grafikoa. Goi mailako heziketa zikloetan, hiru dira aukerak: Animazioa, Argazkigintza eta Ilustrazioa. Bost espezialitate horiek aukera egokiak dira diseinuan eta artean interesa duten ikasleentzat, diseinuarekin, sorkuntzarekin eta kulturarekin lotutako sektore profesionaletan lan egin nahi dutenentzat.
Sarrera probetarako izen-ematea maiatzaren 15eko 13:00ak arte egin ahal izango da.. Sarrera probak maiatzaren 23an izango dira IDarteren Gasteizko egoitzan. Behin-behineko emaitzak ekainaren 3an jakinaraziko dira eta behin betikoak ekainaren 5ean. Maiatzaren 1etik ekainaren 7ra bitartean eskatu ahal izango da IDarten ikasteko plaza. Behin baldintzak egiaztatuta, matrikula ekainaren 11n hasiko da.
Prestakuntza akademikoaz harago, IDarte esparru profesional eta kulturalarekin duen lotura zuzenagatik nabarmentzen da. Horren adibide da Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (ZINEBI) izandako parte-hartzea. Era berean, diziplina arteko proiektuak ditu beste erakunde batzuekin, hala nola Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioa.
Horrez gain, zentroan sortutako talentua nazioartean aintzatetsi dute. IF Design Student Awards 2026 shortlist-ek bi proiektu saritu dituzte mundu osoko milaka proposamenen artean: ‘S@RTU, The Space Where Art Unites Cultures’, Barne Diseinuko Gradu Amaierako Lan gisa garatua, eta ‘LOCUI’ Diseinu Grafikoko ikasleena.

