ARTEA
Testua: Kmon

IDARTE 2022
IDArte
IDarte 2022
2022-04-22
Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak maiatzaren 2an irekiko du 2022-2023 ikasturterako ikasle berrien aurreinskripzioa egiteko epea. Zentroa mota horretako erakunde publiko bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan. Hurrengo ikasturtea gogoan, Gasteizen duen presentzia handitzea du helburu, eremu publikoan hainbat ekimen bultzatuz eta Betoñu inguruko paisaia-proiektu batean parte hartzea.

IDartek berriki onartu du bere plan estrategiko berria, herritarrei diseinuaren mundua hurbiltzea dakarrena. Ildo horretatik, ikasturte honetan hainbat ekimenetan parte hartu du, hala nola Visual Sariak, Arabako Merkataritza Ganberak sustatuak. Horrez gain,  Boulevard Merkataritza Zentroko Gabonetako dekorazioaren diseinuan parte hartu zuten bere ikasleek.

Erakundeak lankidetza sustatu du, halaber, diseinuaren munduan profesional ospetsu gisa dagoeneko finkatuta dauden ikasle ohiekin, besteak beste Jon Gorospe artista bisualarekin. Gainera, Bilboko San Pio X plazako tuneleko instalazio batean parte hartu zuten ikasle batzuek, Bilbao Bizkaia Design Week 2021 delakoaren esparruan. Ekimenaren helburua zen "hiri bateko puntu beltzak" zeharkatzean pertsona askok bizi dituzten sentsazioak tunelaren erabiltzaileei erakustea.

IDarteren hezkuntza-eskaintza arautuaren osagarri, IDaste hitzaldi-zikloa ere egin da ikasturte honetan; bideo-jokoak ekoizteko teknika berriak erakutsi dizkiete ikasleei ekimen horren bidez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
IDARTE
Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) maiatzaren 1etik aurrera irekiko du 2024-2025 ikasturterako ... (gehiago irakurri)
IDARTE
IDartek (Euskadiko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Eskola) irekita du, maiatzaren 1etik ekainaren 11 arte, 2023-2024 ikasturter... (gehiago irakurri)
IDARTE
Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolak (IDarte) bigarren ikasturtea beteko du irailetik aurrera Betoñoko komentu zaharraren g... (gehiago irakurri)
Zadie Xa Eskorpioia 2021 (Scorpion 2021
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 2026rako aurkeztu duen programazioak asmo argia du: artearen historiari begirada zorrotza ematea, o... (gehiago irakurri)
ROSALIND NASHASHIBI. Electrical Gaza, 2015 (fotograma)
ARTIUM
Begiratzeko moduak ere politikak dira. Eta kamerak, askotan neutraltzat hartu izan den tresna horrek, harreman konplexuak sor... (gehiago irakurri)
ELORRIOKO UDALA
Elorriok ikaskuntza, sorkuntza artistikoa eta ondare medievala uztartzen dituen erakusketa hartuko du, Argiñetako estelak abi... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
1,3 milioi bisitari baino gehiago, uda historikoa eta programazio ausarta: Museoak sendotu egin du bere erreferentziazko pape... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago