AZAR LAWRENCE + CÉCILE MCLORIN SALVANT
Azar Lawrence + Cécile McLorin Salvant
Azar Lawrence Quartet: John Coltrane, the Impulse Era!

Azar Lawrence (saxo tenorra), Benito Gonzales (pianoa), Essiet Essiet (kontrabaxua), Brandon Lee (bateria)

John Coltraneren jaiotzaren mendeurrenean, Azar Lawrencek (saxo tenor jotzailea hau ere) omenaldia egingo dio Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko musikaririk onenetako hirurekin batera. Lawrence oso lotuta dago profesionalki Impulse konpainiaren garaian Coltraneren piano-jotzailea izan zen McCoy Tyner-ekin, eta jazzeko musikari erraldoia omentzea erabaki du hobekien ezagutzen duen estetikatik abiatuta, hots, "Tranek", jarrera ausart eta abangoardistekin, jazzaren iraultzarik asaldatuenaren oinarriak ezarri zituen urteetako estetikatik.

Azar Los Angelesen jaio eta hazi zen. Bost urterekin hasi zen pianoa ikasten, eta hamar urterekin saxofoia ikasten. 17 urte zituela, bere talentu miresgarriari esker, Elvin Jones bateria-jotzailearen taldean jo zuen, eta Coltraneren ondorengo iraultzako askatasun erritmiko eta harmonikoa barneratu zuen. 21 urte zituenerako Ike & Tina Turnerrekin, War taldearekin eta Charles Wright?s Watts 103rd Street Band izenekoarekin aritua zen. Handik gutxira, Coltraneren piano-jotzaile ospetsu McCoy Tynerrek Azar gonbidatu zuen bere taldearekin bat egitera. Lankidetza horren ondorioz, hiru disko historiko eta mundu-mailako hainbat bira egin ziren, eta Azar bere belaunaldiko figurarik nabarmenetakoen artean kokatu zen. Horrez gain, Miles Davisen bandan jo zuen aldi labur batean, eta Dark Magus (1974) zuzeneko disko ospetsua grabatu zuen. Urte horietan, Roberta Flack eta Marvin Gaye izarrekin lan egin zuen, besteak beste.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Azar oso artista estimatua izan zen jazzeko figurarik berritzaileenetako askorentzat. Haien artean, honako hauek aipa daitezke: Miles Davis, Pharoah Sanders, Freddie Hubbard, Woody Shaw, Maurice White, Jaco Pastorius... Kolaborazio horien ondorioz, intentsitate espirituala, lirismoa eta groovea fusionatzen zituen soinu bereizgarri bat sortu zen.

Tynerrekin eta Jonesekin lehen grabazioak egin zituenetik egungo proiektuak lider eta kolaboratzaile gisa garatu arte, Azar Lawrence belaunaldien arteko zubia izan da, sakratua denaren eta modernoa denaren artekoa. Bere ibilbide osoan jakintzaren eta egiaren bilaketa ardatz izan dituen filosofia musikal bati eutsi dion musikaria. Bere soinu ireki eta espiritualarekin, tradizio coltranearraren eta jazz garaikidearen dimentsio berrien arteko loturarik garbiena irudikatzen jarraitzen du.

Cécile McLorin Salvant

Cécile McLorin Salvant (ahotsa), Sullivan Fortner (pianoa), Yasushi Nakamura (kontrabaxua), Kyle Poole (bateria)

Cécile McLorin Salvant konpositorea, abeslaria eta ikusizko artista jazz garaikideak duen ahotsik berezienetako eta irudikorrenetako gisa finkatu da. Haren artea jazzaren, vaudevillearen, bluesaren, herri-tradizioen, antzerkiaren eta musika barrokoaren arteko loturak kontatzeko eta ikertzeko grina sakon batetik sortu da. Teknika akasgabearekin, gainezka egiten duen irudimenarekin, musikaltasun argiarekin eta errepertorio zabal eta askotariko batekin, artista estatubatuarrak soinu-paisaia ederretara eraman gaitzake, non emozioa eta teatraltasuna erabateko askatasunean uztartzen diren.

Salvantek Thelonious Monk Competition lehiaketa irabazi zuen 2010ean, eta jazzeko ahots-diskorik onenaren 3 Grammy Sari lortu zituen The Window (2018), Dreams and Daggers (2017) eta For One To Love (2015) lanekin. 2020. urtean, MacArthur beka eta Doris Duke Artist Award izenekoa jaso zituen. Sari horiek haren sormena eta nazioarteko musika-agertokian duen eragina nabarmendu dituzte.

Salvanten Ghost Song (2022) eta Mélusine (2023) lanek haren espiritu eklektikoa islatzen dute, baita tradizioa ikuspegi garaikide batekin berregiteko duen gaitasuna ere. Mélusine obra frantsesez abesten du nagusiki, okzitanierarekin, ingelesarekin eta haitiar kreolerarekin batera, eta generoak eta hizkuntzak gainditzen dituen obra da, Salvant mugarik gabeko artista gisa berresten duena.

Salvant erabateko artista da, eta ikusizko alderdia ere garatzen du ehungintzako marrazki handien eta zenbait proiekturen bidez. Proiektu horien artean, Ogresse azpimarra daiteke, folka, jazza, barrokoa eta countrya nahasten dituen alegia musikala, gaur egun zinemara egokitzeko prozesuan dagoena.

Oh Snap (2025) izenburuko azken diskoan, McLorin Salvantek soinu-lurralde berriak ikertu ditu, eta, horretarako, jazza, folka, popa eta musika elektronikoa uztartu ditu bere ahots nahasezinarekin. Abesti bakoitzak Salvantek bere burua berritzeko duen talentua eta bere ausardia artistikoa ematen ditu ezagutzera berriz ere.

McLorin Salvant emozioak zuzenean bihotzera transmititzeko gai den artista da, sormenezko zurrunbilo bat eta gure garaiko ahotsik onenetako bat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Louis Sclavis Quintet: India Louis Sclavis (klarineteak), Sarah Murcia (kontrabaxua), Benjamin Moussay (pianoa), Olivier Laisney (tronpeta), Chr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Benjamin Moussay Benjamin Moussay (pianoa) Moussay, Estrasburgon jaioa, teklatuaren aztia, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-j... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nils Petter Molvær - KHMER Nils Petter Molvær (tronpeta-jotzailea), Eivind Aarset (gitarra-jotzailea), Jan Bang (live sampling-a), DJ Strangefru... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bruce Barth & Vicente Archer Bruce Barth (pianoa), Vicente Archer (kontrabaxua) Bruce Barth piano-jotzailea eta Vicente Archer kontrabaxu-jotza... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Carmen Lundy Carmen Lundy (abeslaria), Andrew Renfroe (gitarra-jotzailea), Julius Rodriguez (piano-jotzailea), Darryll Hall (baxu-jotzailea), Te... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Julius Rodriguez Julius Rodriguez (piano-jotzailea) Julius Rodriguez piano-jotzailea, bateria-jotzailea, beste zenbait instrumenturen jotzailea... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Ostirala
Plaza de la Trinidad
21:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago