CARMEN LUNDY
Carmen Lundy
Carmen Lundy

Carmen Lundy (abeslaria), Andrew Renfroe (gitarra-jotzailea), Julius Rodriguez (piano-jotzailea), Darryll Hall (baxu-jotzailea), Terreon Gulley (bateria-jotzailea)

Carmen Lundy, jazz garaikideak duen ahots nabarmenetakotzat hartua, artista polifazetikoa da: abeslaria, piano-jotzailea, konpositorea, zinema-produktorea eta ikusizko sortzailea. Askorentzat, jardunean dagoen jazz-kantaririk onena da, musikaltasun berritzaileagatik, presentzia eszenikoagatik eta berrehun konposizio baino gehiagoz osatutako errepertorio propio izugarri zabalagatik miretsia.

Miamin jaio zen, oso gaztea zela hasi zuen bere karrera, eta Studio Music and Jazz izenekoan graduatu zen, Miamiko Unibertsitatean. Besteak beste Curtis Lundy (Carmenen neba), Bruce Hornsby eta Jaco Pastorius musikariekin aritu ondoren, New Yorkera joan zen, eta beste artista batzuekin jarraitu zuen bere ibilbidea. Artista horien artean, honako hauek aipa daitezke: Ray Barretto, Kenny Kirkland, Mulgrew Miller, Terri Lyne Carrington, Kip Hanrahan, Robert Glasper, Geri Allen, Bobby Watson eta Courtney Pine.

Bost hamarkadatan egin duen ibilbide diskografikoan, "sold out" kartela eskegi du munduko agertoki nagusietan, eta azken urteetan arrakasta handia izan du hainbat jaialditan, hala nola Central Avenue, DC Jazz Festival, Detroit Jazz Festival eta London Jazz Festival izenekoetan.

Lundyk nazioarteko kritikarien txaloak eta The New York Times, The Village Voice, Los Angeles Times eta The Washington Post egunkarien eta mundu osoko argitalpen ugariren laudorioak jaso ditu. Konpositore gisa, berriz, haren musika interpretatu dutenen artean Kenny Barron, Ernie Watts eta Straight Ahead (Regina Carter-ekin) aipa daitezke.

Zuzenean, Carmen Lundyk, bere ahots paregabearekin, birtuosismoa, emozioa eta espiritu ludikoa uztartzen ditu modu liluragarrian, eta egungo jazzaren figurarik handienetako bat dela esan daiteke.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Louis Sclavis Quintet: India Louis Sclavis (klarineteak), Sarah Murcia (kontrabaxua), Benjamin Moussay (pianoa), Olivier Laisney (tronpeta), Chr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Benjamin Moussay Benjamin Moussay (pianoa) Moussay, Estrasburgon jaioa, teklatuaren aztia, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-j... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nils Petter Molvær - KHMER Nils Petter Molvær (tronpeta-jotzailea), Eivind Aarset (gitarra-jotzailea), Jan Bang (live sampling-a), DJ Strangefru... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Azar Lawrence Quartet: John Coltrane, the Impulse Era! Azar Lawrence (saxo tenorra), Benito Gonzales (pianoa), Essiet Essiet (kontrabaxua), Bran... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bruce Barth & Vicente Archer Bruce Barth (pianoa), Vicente Archer (kontrabaxua) Bruce Barth piano-jotzailea eta Vicente Archer kontrabaxu-jotza... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Julius Rodriguez Julius Rodriguez (piano-jotzailea) Julius Rodriguez piano-jotzailea, bateria-jotzailea, beste zenbait instrumenturen jotzailea... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bi kontzertu, 45 minutukoa bakoitza. Artistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean, SGAE Fundazioak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Asteazkena
Victoria Eugenia Antzokia
18:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago