NILS PETTER MOLVÆR - KHMER
Nils Petter Molvær - KHMER
Nils Petter Molvær - KHMER

Nils Petter Molvær (tronpeta-jotzailea), Eivind Aarset (gitarra-jotzailea), Jan Bang (live sampling-a), DJ Strangefruit (DJ), Audun Erlien (baxu-jotzailea), Rune Arnesen (bateria-jotzailea), Per Lindvall (bateria-jotzailea), Sven Persson (soinu-diseinugilea), Tord Knudsen (argiztapen-diseinugilea)

Nils Petter Molvær Europako jazz garaikideko funtsezko figura bat da, eta lengoaia propio bat ehundu du laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik. Lengoaia horretan, elektronikaren, inprobisazioaren eta soinu-esplorazioaren artean hartzen du arnasa tronpetak. 61 Jazzaldian, bere estreinaldi diskografikoaren, hots, Khmer (1998) obraren berrinterpretazio zoragarria eskainiko digu.

Eskandinaviako jazzaren izen handiekin jo ohi du Molvaerrek, eta nazioarteko artistarik eskatuenetako bat da. Haren musikak azken hamarkadetako jazzaren mugak zabaldu ditu, eta belaunaldi oso bat markatu du. 2023. urtean, Khmer diskoaren 25. urteurrena bete zen. Disko iraultzaile hori mugarria izan zen, eta lurralde berri bat ireki zuen. Lurralde horretan, jazza trip-hoparekin, drum?n?bassarekin, ambientarekin, technoarekin, musika industrialarekin eta musika elektronikoarekin nahasten zen. Diskoaren osagai nagusiak erritmo sendoak, groove taupakariak eta intentsitatez eta berotasunez betetako tronpeta nahasezina izan ziren. Disko hori Norvegiako jazz garaikidearen sorrerako obra da oraindik ere.

Urteurrena ospatzeko, Molvaerrek eta haren musikari bikainek disko hori berriz ere agertokietara eramatea erabaki zuten, eta berrikusi eta eguneratu egin zuten 25 urte lehenago grabatutakoa, egungo garaitik argia emateko. Kontzertu horietako bat grabatu egin zen, eta 2025ean eman da argitara: Khemer (Live in Bergen).

Khmer bere jatorrian bezain desafiatzailea eta magnetikoa da, intentsitatearen, edertasunaren eta bibrazio elektronikoaren artean mugitzen den bidaia hipnotikoa. Belaunaldien eta generoen arteko zubia, inspiratzen jarraitzen duen obra magikoa, beti bizia eta beti berria. Norvegiako jazzaren historiako altxor horrek esploratu gabeko lurralde eder eta zirraragarrietara eramango gaitu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Oharra Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da. Enrico Tomasso (tronpeta, ahotsa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua) Enrico Tomasso ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Louis Sclavis Quintet: India Louis Sclavis (klarineteak), Sarah Murcia (kontrabaxua), Benjamin Moussay (pianoa), Olivier Laisney (tronpeta), Chr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Benjamin Moussay Benjamin Moussay (pianoa) Moussay, Estrasburgon jaioa, teklatuaren aztia, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-j... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bruce Barth & Vicente Archer Bruce Barth (pianoa), Vicente Archer (kontrabaxua) Bru... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Marco Mezquida (pianoa, konposizioak), Martin Meléndez (biolontxeloa), Aleix Tobias (bateria, perkusioa) Marco Mezquida egungo musika-esparruko ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marco Mezquida pianista, konpositore eta inprobisatzaile maondarrak 40 herrialde baino gehiagotan jo du eta 100 disko baino gehiago grabatu ditu.... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Ostirala
Kursaal
18:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago