Bruce Barth (pianoa), Vicente Archer (kontrabaxua)
Bruce Barth piano-jotzailea eta Vicente Archer kontrabaxu-jotzailea jazzaren nazioarteko agertokietan jotzeko eskaera gehien jasotzen dituzten musikarietako bi dira. Elkarrekin, bikote modura, jazzeko obra klasiko batzuen ikuspegia eta konposizio propio batzuk eskaintzen dituzte.
Kalifornian jaioa baina New Yorkeko ingurune asaldatuan hezia, Bruce Barth jazz garaikidearen erreferentziazko piano-jotzailetzat hartzen da duela hamarkada batzuez geroztik. Musika-prestakuntza sendoa jaso ondoren, oso gaztea zela hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta Stanley Turrentine, Terence Blanchard, Stan Getz, Freddie Hubbard, Phil Woods eta Tony Bennet ospetsuekin jo zuen, besteak beste. Barth, halaber, konpositore, produktore eta pedagogo gisa nabarmendu da, eta nazioarteko kritikak goraipatu du. Adibidez, The New York Times egunkariak bere belaunaldiko piano-jotzailerik interesgarrienetako bat zela nabarmendu zuen. Gainera, diskografia zabala du, ohikoa da mundu osoko jaialdietan, eta kideen, publikoaren eta prentsa espezializatuaren ahobatezko errespetua jaso du.
Vicente Archer oso sormen handiko kontrabaxu-jotzaile berezi gisa nabarmentzen da. Kolaborazioak egin ditu Donald Harrison, John Scofield, Norah Jones, Pat Metheny, Brad Mehldau, Wynton Marsalis, John Scofield, Kenny Garrett eta jazzaren esparruko beste izen handi askorekin. Horrez gain, bere proiektu propioak zuzendu ditu, eta, gaur egun, besteak beste, Peter Bernstein, Nicholas Payton eta Robert Glasper-en proiektuetan dihardu bere kontrabaxuarekin. Haren soinuaren ezaugarri bereizgarriak tinbre beroa, exekuzio zehatz-zehatza eta ikuspegi harmoniko sofistikatua dira.

