BENJAMIN MOUSSAY
Benjamin Moussay
Benjamin Moussay

Benjamin Moussay (pianoa)

Moussay, Estrasburgon jaioa, teklatuaren aztia, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-jotzailea dela esan ohi da, ukitu sentsual bat eta erraz identifika daitekeen ikuspegi paregabe bat agertzen dituena.

Benjamin Moussay, lehenik eta behin, piano klasikoan graduatu zen Estrasburgoko Kontserbatorioan. Ondoren jazza ikasi zuen Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean. Jazz Martial Solal nazioarteko piano-lehiaketaren eta La Défenseko Jazz Lehiaketa Nazionaleko bakarlari onenaren sariaren irabazlea izan zen, eta jotzeko eskaera gehien jasotzen dituzten Frantziako jazzeko piano-jotzaileetako bat da gaur egun. Musikari handiekin egin dituen kolaborazioek horixe berresten dute. Haien artean, honako hauek aipa daitezke: Louis Sclavis, Marc Ducret, Daniel Humair, Tony Malaby, Steve Swallow, Michel Portal, Vincent Peirani, Martial Solal, Youn Sun Nah, Airelle Besson...

Beste artista batzuekin eta beste artista batzuentzat jotzeaz gain, Eric Echampard-ekin eta Arnault Cuisinier-ekin osatzen duen hirukotearen eta Claudia Solalekin osatzen duen bikotearen buru da Moussay. Bakarlari gisa, ECM konpainiarako piano hutsez disko bat grabatu zuen Frantziako bigarren piano-jotzailea izan zen: Promontoire (2020) diskoa izan zen, hain zuzen ere. Halaber, irakaslea da eta antzerkirako eta filmetarako (bereziki zinema muturako) konposatzen du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Oharra Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da. Enrico Tomasso (tronpeta, ahotsa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua) Enrico Tomasso ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Louis Sclavis Quintet: India Louis Sclavis (klarineteak), Sarah Murcia (kontrabaxua), Benjamin Moussay (pianoa), Olivier Laisney (tronpeta), Chr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nils Petter Molvær - KHMER Nils Petter Molvær (tronpeta-jotzailea), Eivind Aarset (gitarra-jotzailea), Jan Bang (live sampling-a), DJ Strangefru... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bruce Barth & Vicente Archer Bruce Barth (pianoa), Vicente Archer (kontrabaxua) Bru... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Marco Mezquida (pianoa, konposizioak), Martin Meléndez (biolontxeloa), Aleix Tobias (bateria, perkusioa) Marco Mezquida egungo musika-esparruko ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marco Mezquida pianista, konpositore eta inprobisatzaile maondarrak 40 herrialde baino gehiagotan jo du eta 100 disko baino gehiago grabatu ditu.... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Larunbata
San Telmo Museoa
11:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago