ARTEA
Testua: Kmon

LA RUTA DEL ARTE BBK ARTEAREN IBILBIDEA
Bilboko Arte Ederren Museoa
BBK Artearen ibilbideak Bizkaiko kostaldera eramango du Arte Ederren Museoa
2020-06-18
BBK eta Bilboko Arte Ederren Museoa elkarlanean arituko dira, La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea izeneko ekimenarekin. Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan egin dute etapa gogor honetan, eta susperraldi mailakatu horrekin bat egin nahi dute. Horrekin batera, ekimen zoragarri bat sortu da, eta, horri esker, gaurtik aurrera, ikusleek La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea ekimena ikusi ahal izango dute aire zabalean. Erakusketa ibiltari hori Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Ia lau hilabetez (ekainaren 16tik urriaren 4ra), erakusketak Bizkaiko kostaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu, eta astebeteko egonaldia egingo du herri bakoitzean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanik onenen hautaketa bat ezagutarazteko.  La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria da. Asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar; kalitate handiko teknika erabiliz egindako erreprodukzioak dira, eta xehetasunen zehaztasun txundigarria eta kolorearen fideltasun handia lortzen dute. Horrekin batera, 40 lanetatik 24k QR kodea izango dute, eta erakusketa bisitatzera hurbiltzen direnei aukera emango diete gailu mugikorrean iruzkinak dituzten audio fitxategiak doan deskargatzeko (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, 6 lanek haurrentzako diseinatutako kontakizun bat izango dute, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendua.  Herri partaideak  ekainak 16-29 Bilbo  ekainak 29-uztailak 6 Areeta (Getxo)  uztailak 6-13 Portugalete  uztailak 13-20 Santurtzi  uztailak 20-27 Muskiz  uztailak 27-abuztuak 3 Ereagako hondartza (Getxo)  abuztuak 3-10 Gorliz  abuztuak 10-17 Plentzia  abuztuak 17-24 Bakio  abuztuak 24-31 Bermeo  abuztuak 31-irailak 7 Mundaka  irailak 7-14 Elantxobe  irailak 14-21 Ispaster  irailak 21-28 Ondarroa  irailak 28-urriak 4 Lekeitio  La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusia museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea da. Horrela, publikoak pinakotekaren ondare komun aberatsaz gozatu ahalko du eta bere garrantziaz jabetzeko aukera izango du, artearen historiako hainbat garai eta eskolatako artista handien obra seinalatuen bidez; gainera, teknologiari esker, haren ezagutzan sakondu ahal izango du.  Erreproduzitutako 40 obren hautaketan, XIII. mendetik XX. mendera artekoak, hurrengo artisten lanak daude: erromaniko anonimo katalana, Bartolomé Bermejo, Jan Mandijn, Martin de Vos, Grekoa, Frans Pourbus, Orazio Gentileschi, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Anton van Dyck, Pieter Fransz de Grebber, Juan de Arellano, Bartolomé E. Murillo, Luis Paret, Francisco de Goya, Anselmo Guinea, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Joaquín Sorolla, Darío de Regoyos, Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, José Gutiérrez Solana, Valentín de Zubiaurre, Aurelio Arteta, Juan de Echevarría, Robert Delaunay, Daniel Vázquez Díaz, Antonio de Guezala, María Blanchard, Nicolás de Lekuona, José María de Ucelay, Antoni Tàpies, Francis Bacon, Agustín Ibarrola, Antonio Sistiaga, Balerdi, Vicente Ameztoy, Alfonso Gortázar eta Eduardo Arroyo.  Proiektu eta proposamen didaktikoa  Proiektua Museoko Erakusketa Saileko Miriam Alzurik koordinatu du, eta obrei buruzko iruzkinak egin ditu. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak proposamen didaktikoa garatu dute, eta, horri esker, hezkuntza arloko langileek publikoaren galderak orientatu eta erantzungo dituzte bisita dinamizatuetan (asteazkenetik igandera, 17:00etatik 20:00etara).  Jarduera agintaritza eskudunek ezarritako osasun-neurriak betez gauzatuko da, eta gehienez 8 pertsonako edukiera izango du talde bakoitzeko.  Museoaren bildumako maisulanetan oinarritutako dibulgazio artistikoa egiteko proposamena da, eta uda honetan Bizkaiko kostaldeko hainbat herritan gozatu ahal izango da. 

Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan egin dute etapa gogor honetan, eta susperraldi mailakatu horrekin bat egin nahi dute. Horrekin batera, ekimen zoragarri bat sortu da, eta, horri esker, gaurtik aurrera, ikusleek La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea ekimena ikusi ahal izango dute aire zabalean. Erakusketa ibiltari hori Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Ia lau hilabetez (ekainaren 16tik urriaren 4ra), erakusketak Bizkaiko kostaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu, eta astebeteko egonaldia egingo du herri bakoitzean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanik onenen hautaketa bat ezagutarazteko. 

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria da. Asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar; kalitate handiko teknika erabiliz egindako erreprodukzioak dira, eta xehetasunen zehaztasun txundigarria eta kolorearen fideltasun handia lortzen dute. Horrekin batera, 40 lanetatik 24k QR kodea izango dute, eta erakusketa bisitatzera hurbiltzen direnei aukera emango diete gailu mugikorrean iruzkinak dituzten audio fitxategiak doan deskargatzeko (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, 6 lanek haurrentzako diseinatutako kontakizun bat izango dute, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendua. 

Herri partaideak 

ekainak 16-29 Bilbo 

ekainak 29-uztailak 6 Areeta (Getxo) 

uztailak 6-13 Portugalete 

uztailak 13-20 Santurtzi 

uztailak 20-27 Muskiz 

uztailak 27-abuztuak 3 Ereagako hondartza (Getxo) 

abuztuak 3-10 Gorliz 

abuztuak 10-17 Plentzia 

abuztuak 17-24 Bakio 

abuztuak 24-31 Bermeo 

abuztuak 31-irailak 7 Mundaka 

irailak 7-14 Elantxobe 

irailak 14-21 Ispaster 

irailak 21-28 Ondarroa 

irailak 28-urriak 4 Lekeitio 

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusia museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea da. Horrela, publikoak pinakotekaren ondare komun aberatsaz gozatu ahalko du eta bere garrantziaz jabetzeko aukera izango du, artearen historiako hainbat garai eta eskolatako artista handien obra seinalatuen bidez; gainera, teknologiari esker, haren ezagutzan sakondu ahal izango du. 

Erreproduzitutako 40 obren hautaketan, XIII. mendetik XX. mendera artekoak, hurrengo artisten lanak daude: erromaniko anonimo katalana, Bartolomé Bermejo, Jan Mandijn, Martin de Vos, Grekoa, Frans Pourbus, Orazio Gentileschi, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Anton van Dyck, Pieter Fransz de Grebber, Juan de Arellano, Bartolomé E. Murillo, Luis Paret, Francisco de Goya, Anselmo Guinea, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Joaquín Sorolla, Darío de Regoyos, Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, José Gutiérrez Solana, Valentín de Zubiaurre, Aurelio Arteta, Juan de Echevarría, Robert Delaunay, Daniel Vázquez Díaz, Antonio de Guezala, María Blanchard, Nicolás de Lekuona, José María de Ucelay, Antoni Tàpies, Francis Bacon, Agustín Ibarrola, Antonio Sistiaga, Balerdi, Vicente Ameztoy, Alfonso Gortázar eta Eduardo Arroyo. 

Proiektu eta proposamen didaktikoa 

Proiektua Museoko Erakusketa Saileko Miriam Alzurik koordinatu du, eta obrei buruzko iruzkinak egin ditu. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak proposamen didaktikoa garatu dute, eta, horri esker, hezkuntza arloko langileek publikoaren galderak orientatu eta erantzungo dituzte bisita dinamizatuetan (asteazkenetik igandera, 17:00etatik 20:00etara). 

Jarduera agintaritza eskudunek ezarritako osasun-neurriak betez gauzatuko da, eta gehienez 8 pertsonako edukiera izango du talde bakoitzeko. 

BBK Artearen ibilbideak Bizkaiko kostaldera eramango du Arte Ederren Museoa
BBK Artearen ibilbideak Bizkaiko kostaldera eramango du Arte Ederren Museoa
BBK Artearen ibilbideak Bizkaiko kostaldera eramango du Arte Ederren Museoa

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesi... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
Aiur Gorriti Martin
PHOTOMUSEUM (ZARAUTZ)
'Essaouira - Haize Uria' erakusketa bikoitza dugu eta era analogikoan, digitalean eta mugikorraz ateratako formatu handiko ar... (gehiago irakurri)
Omako baso margotuak berriro zabaldu ditu ateak jendearentzat. Agustín Ibarrola euskal artistak Urdaibaiko eskualdearen bihot... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Bizkaia Aretoa UPV/EHU guneak ‘El enigma Pertierra’ erakusketa izango du ikusgai urriaren 22ra arte. Joaquín Pertierra ilust... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Gonbidatuen artean daude Olga Tokarczuk, John Banville, Enrique Vila- Matas, Jorge Blass, Ernesto Sevilla eta Pilar Adón. Ira... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago