ARTEA
Testua: Kmon

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2026 (ARTIUM)
Artium
Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du Artium Museoak lantegi irekiekin, amarauna programarekin eta bisita gidatuekin
2026-05-11
Maiatzaren 16an eta 17an egingo diren jardueren artean izango dira lorategi zintzilikarien tailerrak, Eneka Bordatoren Fla Fla Fla pieza koreografikoa eta Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketaren inguruko bisitak

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du aurten ere maiatzaren 16an eta 17an publiko guztiei zuzendutako jarduera bereziekin. Aurtengo edizioaren leloa Museoak mundu zatitu bat batzen izango da, eta programazioak sorkuntza partekatua, hausnarketa eta belaunaldi arteko topaketa izango ditu ardatz. Asteburu osoan zehar, museoko erakusketetarako eta antolatutako jarduera guztietarako sarrera doakoa izango da.

Museoen Nazioarteko Eguna Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) sustatzen du urtero, UNESCOri lotutako erakundeak. 2026ko leloaren bidez, museoek gizartearen zatiketen aurrean elkarrizketa, inklusioa eta komunitateen arteko loturak sendotzeko duten gaitasuna nabarmendu nahi izan du erakundeak. Testuinguru horretan kokatzen da Artium Museoaren proposamena, arte garaikidearen bidez topaguneak eta esperientzia partekatuak sortzea helburu dituena.

Programazioaren ardatz nagusietako bat asteburuko ohiko lantegi irekiak izango dira. Oraingo honetan, Lorategi zintzilikariak izenburupean, parte-hartzaileek lorategi bertikal kolektibo bat sortuko dute, landare, lore, txori, intsektu eta bestelako elementuez osatua. Sortutako piezak Artiumeko lorategiko hormetan zabalduko den sare batean jarriko dira, espazio komun handi bat osatuz. Gainera, azken asteetan Bor-Bor programan parte hartu dutenek aurretik egindako elementuak gehitu ahal izango dituzte instalazioan. Tailerrak larunbatean eta igandean egingo dira, 11:30etik 13:00etara, eta ez da aurrez izena eman beharko.

Familientzako amarauna programak ere bat egingo du ospakizunarekin. Maiatzaren 16an, larunbatean, Eneka Bordato dantzari eta koreografoak Fla Fla Fla pieza koreografikoa aurkeztuko du. 21 pilota zuri, manta bat, kristalezko entsaladera bat eta hamabi metroko zinta itsaskor zuriz osatutako eszenografiarekin, artistak parte-hartzea eta mugimendua uztartzen dituen esperientzia ludikoa proposatzen du. Jarduera 4 urtetik gorako haurrei eta heldu batekin joandako familiei zuzenduta dago, eta bi saio egingo dira, 17:00etan eta 18:30ean, euskaraz.

Bestalde, Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketak protagonismo berezia izango du Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunean. Catalina Lozano Artiumeko komisario nagusiak komisariatutako erakusketak hogei artista eta kolektibo baino gehiago biltzen ditu, mugimendudun irudiak “bestetasunaren” inguruko mendebaldeko kontakizunak nola eraiki dituen aztertzeko. Erakusketak ikuslea bere begiratzeko moduaz hausnartzera gonbidatzen du, eta lotura zuzena du aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren espirituarekin. Erakusketaren inguruko bisita gidatuak larunbatean eta igandean egingo dira, 12:30ean.

Gainera, maiatzaren 16an, 18:00etan, Fernando Golvano komisario eta arte kritikariak Xabin Egañaren Dar forma al gran collage del mundo lanari eskainitako argitalpena aurkeztuko du museoan. Aldi berean, Raisa Álava artistaren lana ikusgai egongo da A01 aretoan, Artium Museoak 2026an ilustrazioarekin eta argitalpen-prozesuekin lotutako praktikei eskainiko dien espazio berrian.

Edukiera mugatua duten jardueretan parte hartu nahi dutenek aurrez tokia erreserbatzea gomendatu du Artium Museoak, 945 20 90 20 telefono zenbakira deituta.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ROSALIND NASHASHIBI. Electrical Gaza, 2015 (fotograma)
ARTIUM
Begiratzeko moduak ere politikak dira. Eta kamerak, askotan neutraltzat hartu izan den tresna horrek, harreman konplexuak sor... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Artista horren lehen atzera-begirako erakusketa da. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai. (gehiago irakurri)
ARTIUM
Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Mariana Castillo Deball. Amarantus erakusketa aurkeztu du (A2 areto... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Urriaren 3ra arte egongo da ikusgai artista donostiarraren lana. Hamaika proposamen biltzen ditu erakusketak, argazkiz, insta... (gehiago irakurri)
ARTIUM
ARTIUM
Musika elektronikoak Artium museoa beteko du beste behin generoaren ezinbesteko erreferentzia bihurtu den GauArt zikloaren es... (gehiago irakurri)
ANGÉLICA DASS
Itsasmuseumek maiatzaren 10era arte hartuko du erretratuak, objektuak eta testigantza pertsonalak biltzen dituen proiektu a... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago