ARTEA
Testua: Kmon

KULTURA BONU GAZTEA
DFG-GFA
Gipuzkoak irailera arte luzatu du Kultura Bonua Gaztea
2026-06-18
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskontuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura Bonua Gaztearen epea luzatu du aurten, eta lehen aldiz udako hilabeteetan ere erabili ahal izango da. Ekimenari esker, 16 eta 29 urte bitarteko gazteek produktu kulturalak deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzte irailaren 30era arte.

Programaren helburua gazteen artean kultur kontsumorako ohiturak sustatzea da, liburu-dendetan eta atxikitako saltokietan zuzeneko deskontuak eskainiz. Onuradunek 12 euroko beherapena izango dute euskarazko liburu eta kultur produktuen erosketetan, eta 10 eurokoa beste hizkuntza batzuetako argitalpenetan, betiere erosketaren zenbatekoa 20 eurotik gorakoa bada. Gainera, pertsona bakoitzak gehienez bost bonu erabili ahal izango ditu kategoria bakoitzean.

Aurtengo berrikuntza nagusia kanpaina udako garaira zabaltzea da. Neurri horren bidez, oporraldian gazteek kultura eskuratzeko dituzten aukerak handitu nahi dira, eta aldi berean irakurzaletasuna eta kultur kontsumoa sustatu. Deskontuak irailaren amaierara arte izango dira erabilgarri, edo aurreikusitako bonuak agortu arte.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteen kulturarako sarbidea errazteko eta lurraldeko kultur eta merkataritza sareari laguntzeko bultzatzen dituen politiken barruan kokatzen da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteek irailaren 30era arte erabili ahal izango dituzte liburuak erosteko deskontu bonuak, euskaraz... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Crossover. Cultura de Series jaialdiak aurrera jarraitzen du Donostian, eta ostegun honetan egitarauko hitzordu nagusietako b... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren bosgarren edizioa 2026ko urtarriletik ekainera bitartean egingo da Koldo Mitxele... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' zikloa Irungo Oiasso Museoak 2024ko urriaren 10etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean hartutak... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago