ARTEA
Testua: Kmon

LO ADHERENTE Y EL FUEGO'
LO ADHERENTE Y EL FUEGO Sandra Cuesta Azkuna Zentroa
2020-06-03
Sandra Cuesta artistak Azkuna Zentroan aurkeztuko duen interbentzioan, Lantegia 1eko soinutik eta aretoak dituen erresonantzia-aukeretatik abiatuta, espazioan biziko da, soinuen eduki-ontzi gisa, dauden iturri ugariak anplifikatzeko. Gailuko espazio-egituran esku hartzen duten formak artikulatuz, artistak erakusketa muntatzeko lanetan sortutako barrunbe baten espazioa aldatuko du, soinua ateraraziko dio.

Artistaren arabera, pieza «kantuen zerrenda bat da, eta beste gauza baten aukera izateko bide ematen duten objektuetatik abiatuz eginda dago. Haren forma ez da osatuko, ezin izango dugu deszifratu, baina kanta bakoitzak zerbaitez ohartaraziko du. Honelako kantuak: gaua zen, zer ikusi behar izan nuen, metalezko informazioa, mezuak lepoan, agur. Nola-halako sentsazioa sorraraz dezakete, hari-mutur guztiak lotzekoa, hor zegoen soinuari eusten dioten bolumen leunen eta soinu-anplifikadoreen bidez».

Sandra Cuesta. Eskultura du abiaburu praktika artistikoan, objektuak eta egoerak ekoizteko ikuspuntu gisa. Soinuarekin zerikusia duten hainbat ingurunetan aurkeztu du lana: Zarata Fest, Le Club Larraxkito, Ertz, Mugatxoan-en Emisión 0. Besteak beste, leku hauetan erakutsi ditu lanak: Baionako Didam museoa, Corkeko The Guesthouse, Horizons Sonores, Ecuries de Baroja, Anglet eta Bilboko Okela. Orain dela gutxi, Alkolea Beach proiektuko parte izan da -erakusketako eta ikaskuntza esperimentalerako espazio bat-; horrez gain, Sácale la Miel programa zuzendu du Dabadaba kontzertu-aretoan (Donostia).


Segur aski asko interesatuko zaizu...
@Mario de la Torre
CHILLIDA LEKU
Eduardo Chillida. Pensar con las manos (Eduardo Chillida. Eskuekin pentsatu) erakusketak euskal eskultorearen 125 lan biltzen... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Maiatzaren 16an eta 17an egingo diren jardueren artean izango dira lorategi zintzilikarien tailerrak, Eneka Bordatoren Fla Fl... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
'Zuhaitz bat basoan erortzen da' erakusketak entzutea, isiltasuna eta gaur egungo gizartearen tentsioak izango ditu ardatz, a... (gehiago irakurri)
ANGÉLICA DASS
Itsasmuseumek maiatzaren 10era arte hartuko du erretratuak, objektuak eta testigantza pertsonalak biltzen dituen proiektu a... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago