ARTEA
Testua: Jonan Hernández

Jeremy Deller: ‘Herrikoitasunaren ideal infinituki aldakorra’ (Azkuna Zerntroa-Bilbo)
2016-06-12
Azkuna Zentroak Jeremy Deller artista kontzeptual eta bide-sortzaile britainiarraren erakusketa zabala hartuko du ekainaren 21etik urriaren 9ra arte. Herrikoitasunaren ideal infinituki aldakorra izenburupean, egungo gizartearen kontraesanei buruzko gogoeta egiten du egileak.

Erakusketa osatzen duten bideo, instalazio, testu, irudi eta bestelako materialek autorearen ekoizpen artistikoa laburbiltzen dute 90eko hamarkadatik gaur egunera arte. Jeremy Deller-ek (Londres, 1966) gaur egungo gizartearen kontraesan politiko eta historikoei buruzko gogoeta planteatzen du, kultura herrikoi britainiarraren eta bere herrialdeko langile-kulturaren hainbat osagai erabiliz. Ildo horretan, esanguratsua da The Battle o Orgreave (Orgreaveko gudua) izeneko pieza ikonikoa. 1984an poliziarekin enfrentamendu bortitzak eragin zituen britainiar meatzarien protesta mugimenduari eskainita dago erakusketak barne hartzen duen instalazioa. Hori bezalako gertakizunak abiapuntu hartzen ditu egileak artearen, memoriaren eta historiaren arteko harremanak aztertzeko.
Dellerrek golardo garrantzitsuak irabazi ditu, horien artean 2004 Turner Sari prestigiotsua, Erresuma Batuan artearen esparruan ematen den garrantzitsuenetako hain zuzen ere. Bilbora etorri aurretik, erakusketa CA2M (Madril), MUAC (Mexiko) eta PROA Fundazioa (Argentina) aretoetan izan da ikusgai.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
'Zuhaitz bat basoan erortzen da' erakusketak entzutea, isiltasuna eta gaur egungo gizartearen tentsioak izango ditu ardatz, a... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Maiatzaren 16an eta 17an egingo diren jardueren artean izango dira lorategi zintzilikarien tailerrak, Eneka Bordatoren Fla Fl... (gehiago irakurri)
ANGÉLICA DASS
Itsasmuseumek maiatzaren 10era arte hartuko du erretratuak, objektuak eta testigantza pertsonalak biltzen dituen proiektu a... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo Guggenheim Bilbao museoak in situ serieko erakusketa berria aurkezten du: 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa altxatzen: go... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago