ARTEA
Testua: DFG-GFA

Sare sozialetan erasoak jasan arren 'L.S.B, Ana' lesbikomikia argitaratu da
2018-06-06
Teresa Castrok, 'L.S.B, Ana Lesbikomikia!'-ren egilea, Antonio Altarribak, 'El Arte de volar'-lanarekin 2010ko Komik Sari Nazionalaren irabazleak eta Maria José Telleriak, Aldundiko Kultura zuzendariak, 'L.S.B, Ana Lesbikomikia!' aurkeztu dute.

Gipuzkoa kulturak bultzaturiko 2017ko META! kanpainak aurkeztu zuen L.S.B,Ana lesbikomikia proiektuak ezarritako helburu nagusienetariko bat lortu du euskara eta gaztelaniaz argitaraturiko paperezko edizioarekin. Hala ere, helburuak ez dira lorpen garrantzitsu honekin amaitzen, beren jarraipena beste hizkuntzetan, hala nola, galiziera, katalana, italiera..., online  edizioan topatuko ditugu, Anaren bizipenak, suertatu zaizkion egoera eta munduari umoretsu aurre egiten dien emakume lesbiana, gure mugetatik urrun eramatea baimenduaz. Honetarako, Estatua, Europa, eta Hego Ameriketan LGTBI kolektiboaren berdintasunaren alde lan egiten duten beste erakundeekin batera, Gehitu (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen erakundea) eta Mugen Gainetik ( Latino Amerikar garapenaren lankidetasuna sustatzeko erakundea) bezalako GKE-ek landuriko bidea erabiliko da.

Egileak bere sare sozial pertsonalean irainak jasan arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta proiektua kokaturik zegoen Goteo.org krowfunding plataformak eskeiniriko babesari esker L.S.B, Ana istorioen bildumak bere bidea jarraitu du, beti ere, Antonio Altarribak ( 2010ean "El Arte de Volar"engatik Sari Nazionala) bere prologoan dioen bezala, pertsonaia eta egilearen indar eta superbotereekin batera, edozein emakume lesbianak bere bizitzan zehar besteek pentsatu edo esaten dutena aintzat  hartu gabe aurrera jarraitzeko garatzen joan dituen hoiek.

Komikiak bereziki izaera hezigarria duenez, ikastoletan, kirol eta aisialdi taldeetan aurrera eramaten diren sexu eta genero aniztasuna lantzeko tailerretan Gehituk paperezko materiala laguntza moduan erabiliko du. Genero eta aniztasun sexuala kontutan hartzea beharrrezkoa den beste ekitaldietan erabiliko da, hauetan ere opari gisa eskeiniz.

 

Komikiak, gizartearentzat interesgarria eta LGTBI kolektiboari eragiten dieten hainbat gai ezberdin lantzen dituzten istorioak biltzen ditu: armairutik irtetzea, sexu bidezko gaixotasunen kutsapena, bisexualitatea, transexualitatea, benetazko maitasunaren bilaketa, LGTBI pertsonen erlijioaren gaitzezpena, kirola gizarteratzeko tresna gisa... beti ere bizitza oso umoretsu hartzen duen emakume lesbiana pertsonaiaren ohiko ikuspuntutik.

 

Datorren ekainaren 5ean, Komigunean, honi eta beste gauza askori buruz hitzegingo dugu Teresa Castrorekin (L.S.B, Ana Lesbikomikia!-ren egilea), Antonio Altarribarekin ("El Arte de volar"-engatik 2010ko komiki Sari Nazionala) eta Maria José Telleriarekin (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria).

 

 

Sare sozialetan erasoak jasan arren
Sare sozialetan erasoak jasan arren

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo Guggenheim Bilbao museoak in situ serieko erakusketa berria aurkezten du: 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa altxatzen: go... (gehiago irakurri)
IDARTE
IDartek, Euskadiko Diseinu Publikoko Arte eta Goi Mailako Eskolak (IDarte) 2026-2027 ikasturterako izena emateko eta matrikul... (gehiago irakurri)
IDARTE
2026 / 04 / 23 IDartek, Euskadiko Diseinu Publikoko Arte eta Goi Mailako Eskolak (IDarte) 2026-2027 ikasturterako izena emat... (gehiago irakurri)
ZULOA
Donostiako Merina Gris taldeak euskarazko disko onenaren saria irabazi du Premios MIN sarietan, ZULOA lanari esker. Sariak ma... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazz 2026 jaialdiak jazz garaikidearen tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen kartela osatu du. Uztailaren 1etik 5e... (gehiago irakurri)
SC GALLERY (BILBAO)
Bilboko SC Gallery aretoan 'El cuerpo sostenido' erakusketa dago ikusgai , Nieves González artistaren bakarkako lehen erakus... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao-k amaiera eman dio ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektu ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago