ARTEA
Testua: Kmon

Artiumek Europara ekarri du Moyra Daveyren lana
2020-11-29
Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak 'Moyra Davey. Lanak / Obras / Works' erakusketa hartuko du martxoaren 7ra arte. New Yorken bizi den artista kanadarraren lanak zinea, pintura eta idazkunta hartzen ditu barne, eta lehenbiziko aldiz egongo da ikusgai Europako museo publiko batean.

Moyra Daveyk (Toronto, Kanada, 1958) artelan ugari sortu du, 70eko hamarkadan lanean hasi zenetik. Hark sortutako piezak izen handiko hainbat museotan daude gordeta, adibidez New Yorkeko Arte Modernokoa eta Guggenheim Fundazioa, eta Londreseko Tate Modern.

Atzera-begirako erakusketa honek 80ko hamarkadatik aurrera sortutako lanak biltzen ditu, pieza zinematografikoak, argazkiak eta idazkiak barne direla. Bideoz egindako lanen artean, ‘i-confess’ (2019) berria nabarmendu behar da; bertan, gaur egungo Quebeceko egora soziopolitikoa aztertzen du Daveyk. Horrez gain, Artiumentzat berariaz egindako argazki-sorta ere egongo da ikusgai Gasteizen.

Argazkien artean, ‘Blue Ruin’ (2020) bilduma aipatu behar da. Hau ere Artiumentzat espreski sortutako argazki-sorta dugu, museoko langile eta kolaboratzaileekin izandako solasaldiak abiapuntu hartuta, autoreak ohi duen bezala.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
@Mario de la Torre
CHILLIDA LEKU
Eduardo Chillida. Pensar con las manos (Eduardo Chillida. Eskuekin pentsatu) erakusketak euskal eskultorearen 125 lan biltzen... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
'Zuhaitz bat basoan erortzen da' erakusketak entzutea, isiltasuna eta gaur egungo gizartearen tentsioak izango ditu ardatz, a... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Maiatzaren 16an eta 17an egingo diren jardueren artean izango dira lorategi zintzilikarien tailerrak, Eneka Bordatoren Fla Fl... (gehiago irakurri)
ANGÉLICA DASS
Itsasmuseumek maiatzaren 10era arte hartuko du erretratuak, objektuak eta testigantza pertsonalak biltzen dituen proiektu a... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago