ARTE ESZENIKOAK
Testua: Admin

COLIFLOR CIRCO
Zirkuaren...eta antzerkiaren magia
Eszenatoki batean ikusten dutenaz harritzeko gaitasuna galdu duten horiek antzinako sentsazioak berreskuratuko dituzte antzezlan honekin. Zirkua, musika, antzerkia eta komikotasuna; guztia bat eginda 2011ko Umore Azokan lehen saria eskuratu zuen muntaia batean.

Zorionez, guztia ez dago asmatuta eszenako munduan. Eta bitxia bada ere, formularik beteranoetara ere jo daiteke zerbait berria sortzeko: musikara eta zirkuko tekniketara hain zuzen ere. Osagai horiei irudimena gehituz sortu du Coliflor Circo konpainiak 2011ko Leioako Umore Azoka irabazi zuen ikuskizun gozo hau, hainbat disziplinatan ibilitako nazioarteko artista multzoa elkartu duen proiektu bitxia.
‘Salir’ du izenburu zirkuaren eta antzerkiaren arteko erdibidean dagoen ikuskizunak. Protagonistak, Mini Compagnie (Frantzia) eta Belle Paubelle (Italia eta Txile) konpainietatik datozen zazpi nomadaz osatutako troupea. Akrobazia sinesgaitzak, dantza-koreografiak eta eszena bakoitzerako beren-beregi sortutako zuzeneko musika originala hartzen ditu oinarri kontakizunak, eszenatokia magiaz betetzeko.
Sarritan hain zaila gertatzen den elkarbizitzari buruzko istorioa aurkituko dute ikusleek, konta daitekeen modurik originalenean kontatua.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Zirkua, antzerkia, musika, dantza, zinema, magia, bertsolaritza eta performancea izango dira Uda Giro zikloaren ardatzak. San... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA
Johannes-Passion lanaren itzulera, euskarazko ekoizpen berriak, euskal kultur eragileekin egindako lankidetzak eta nazioartek... (gehiago irakurri)
KUTXA FUNDAZIOA
Kutxa Fundazioak sustatutako Jakingura Jaialdiaren lehen edizioa ekainaren 19an iritsiko da amaierara Donostiako Tabakaleran.... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Tilda Swinton aktoreak House of Gestures performancea eskainiko du ekainaren 5ean eta 6an Guggenheim Bilbao museoan. Olivier ... (gehiago irakurri)
©Lucas Santos
YLLANA TEATRO
Madrilgo konpainiak publikoaren txaloak bereganatu zituen Olalde Aretoan, perkusioa, umore bisuala eta birziklatutako objektu... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua ireki du, oinarrizko eta maila profesion... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxok lehen aldiz parte hartuko du ‘Circo a Escena’ estatu mailako zirkuituan, Red Escenak (titulartasun publikoko antzoki, ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago