ARTE ESZENIKOAK

LA PAPA TEATRO
Irribarre bat oso serioa den gai baterako
Gizonen eta emakumeen arteko harremanak umorez arakatzen dituen komedia aurkeztuko du La Papa konpainia durangarrak. Izaskun Asua (Geroa-ko kide izandakoa) eta Ricardo Combi aktoreek abentura honi ekin diote, 'Rosas Rojas' lanarekin izandako arrakastaren ondoren.

 

Milaka urteko eboluzioa eta oraindik ez dugu lortu bikotearen elkarbizitzan sortzen diren gatazka txikiak arintzea. Gizon eta emakumeen rol sozialetan izandako aldakuntza sakonek are gehiago nahastu dute guztia. Zer egin dezakegu? La Papa antzerti konpainia durangarrak zera proposatzen digu: kontua umorez hartzea 'Las mariposas del estómago no han muerto' antzezlana ikusiz, batek baino gehiagok bere burua islatuta ikusiko duen bikote-harremanei buruzko komedia.
 
"Onartu beharrean gaude: desberdinak gara eta desberdin sentitzen dugu, baina hori ez da motibo nahikoa batek bestea menpean hartu edo manipulatu dezan". Horrelaxe laburbildu du muntaiaren mezua Izaskun Asua antzezleak. Ricardo Combirekin batera La Paparen sortzaile eta bultzatzaile dugu Asua, eta biek elkarrekin ekin diote proiektu honi, 'Rosas Rojas' arrakastatsuaren ondoren.
 
Baliteke eboluzioak perfektuak ez egin izana, baina gure buruaz barre egitea uste baino argigarriagoa izan daiteke.
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua ireki du, oinarrizko eta maila profesion... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxok lehen aldiz parte hartuko du ‘Circo a Escena’ estatu mailako zirkuituan, Red Escenak (titulartasun publikoko antzoki, ... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagak berriro ere barrearen eta irudimenaren topagune bihurtuko ditu bere kaleak maiatzaren 8tik 10era, Clown eta Pai... (gehiago irakurri)
IURRETAKO KULTUR ETXEA
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro ekainean Iurretako kale eta plazak ekainaren 18tik 21era bitart... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
DANTZERTI. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak 2026/2027 ikasturterako sarbide-probetan izena emateko epe... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga berriro ere umorearen epizentro bihurtuko da 2026ko maiatzaren 8tik 10era, Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaial... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua ireki du, oinarrizko eta maila profesion... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago