MUSIKA
Testua: Kmon

DONOSTIA JAZZALDIA 55
JAZZALDIA
2020ko ediziorako lehen izenak aurreratu ditu Donostiako Jazzaldiak
2020-05-29
Sílvia Pérez Cruz, Jorge Pardo, Chano Domínguez, Iñaki Salvador, Marco Mezquida, Javier Colina, Joachim Kühn, Josemi Carmona, Chicuelo, Oreka TX, Perico Sambeat eta Antonio Serrano arituko dira Donostiako Jazzaldian. Osasun-larrialdiaren ondoren, aurtengo edizioa egingo duela baieztatu duen lehen euskal jaialdi handia da.
Duela aste batzuk iragarri genuen bezala, Donostiako Jazzaldia egoera berrira egokitutako edizio baterako prestatzen ari da, aurreikusitako data berberetan, 2020ko uztailaren 22tik 26ra bitartean. Batik bat, Euskal Herriko zein Espainiako jazza ari da programatzen, nahiz eta adi dagoen, Europatik musikariak ekarri ahal izateko, baldin eta uztailean etortzerik izango balute.

Aurtengo Donostiako Jazzaldiaren agertokiak hauek izango dira: Trinitate Plaza, Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia eta San Telmo Museoa, guztietan, eserleku izendatuekin.

Behin betiko programazioaren iragarpena eta sarreren salmenta ekainaren azken aldera edo uztailaren lehen egunetan jakinaraziko dira, baina, bien bitartean, Jazzaldia hainbat izen berresteko moduan da Euskal Herriko zein espainiar jazzeko prestigio handieneko artisten artean.

Lehen izenak baieztatu dituzte

Aurreko programaziotik gorde ditugunen artean daude Marco Mezquida, piano-jotzaile super-izar bat, aurrez Donostian aurkeztutako hiru proiekturekin datorrena, eta Oreka TX, taldearen ikuskizun berria izango denaren aurrerapen instrumentalarekin.

Nobedadeen artean, berriz, Iñaki Salvador, Jazzaldian joaldi gehien eskaini duen musikaria eta euskal jazzaren ikur eta bandera; Jorge Pardo, Europan egiten den jazzeko saxofonista eta txirulari ospetsuenetakoa, Chano Domínguez, nazioartean son handia duen pianista; Perico Sambeat saxo altua, Frank Zapparen tributu instrumental batekin datorrena; Javier Colina, kontrabaxu-jotzailea eta musikari handia, iruindarra eta musika-sentsibilitate apartaren jabea; Josemi Carmona eta Chicuelo gitarrista flamenko handiak, beste zenbait musikari handiren eskutik –hala nola Antonio Serrano harmonika-jotzailea– jazzera sentiberatasunez eta adimenez hurbilduko direnak.

Sílvia Pérez Cruzek diskoa aurkeztuko du

Berrikuntza nagusietako bat, agian, gure Jazzaldian hainbat aldiz parte hartu badu ere, Sílvia Pérez Cruz izango dugu, Tokion 2019an grabatutako bere azken diskoa –MA– aurkeztuko baitigu. Nabarmentzekoa da, era berean, Joachim Kühn pianista paregabea, duela gutxi, Ornette Coleman handiaren obra lirikoenari eskainitako piano hutsezko diskoa argitaratu duena. Esan bezala, Donostiako Jazzaldian aurkeztuko du bere azken lana, suertez, Eivissa uhartean bizi baita.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Iragarritako egitaraua bertan behera gelditu da eta ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran jakinaraziko dute berria. (gehiago irakurri)
Berriz ere hautaketa prozesuan gailentzen diren tokiko hamar talde eta azken urtean diskoa plazaratutako beste bost sartuko d... (gehiago irakurri)
Jamie Cullum (Essex, Erresuma Batua, 1979) jazza poparekin nahiz rockarekin uztartzek... (gehiago irakurri)
MARBELLA BARCELONA
JOAN BAEZ FARE THEE WELL TOUR
Musikan sei hamarkada egin ditu Joan Baez (New York, 1941) kantariak. Aitzindaria izan zen protesta kantuan eta folk musika e... (gehiago irakurri)
FREDI PELÁEZ
Fredi Peláez teklistaren hirukoteak hammod organoaren hirukote klasikoen lorratzari jarraitu die, bandako burua ere instrumen... (gehiago irakurri)
Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen Katapulta zirkuituaren 2018ko edizioak lurraldeko hamar udalerrira eramango ditu 17 a... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Aurtengoan Gipuzkoako Surf Federazioaren eta Euskal Herriko Surf Federazioaren FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdiarekin s... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago