MUSIKA
Testua: Katapulta

KATAPULTA
DFG-GFA
KATAPULTA TOUR
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
2018-02-07
Aurtengoan Gipuzkoako Surf Federazioaren eta Euskal Herriko Surf Federazioaren FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdiarekin sinatutako lakidetzari
Denis Itxaso Kultura diputatuak, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak, Mikel Mendarte Kutxa
Kultur arduradunak, Imanol Goñez Buenawista Prolleckziom’s-eko Katapulta plataformako
zuzendarikideak eta Maialen Saez Gipuzkoako Surf Federazioko presidente eta Euskadiko Surf
Federazioaren presidenteorde eta FederArte Euskal Surf Kulturaren sortzaileak Katapulta Tour
Gipuzkoa 2018 musika eta arte eszenikoen talentu gazteentzako ekitaldien zirkuituaren aurtengo
edizioa aurkeztu dute.
Katapulta Tour Gipuzkoa programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta
Buenawista Prolleckziom`s kultur esparruan aspalditik lanean ari diren profil askotako musikarien
elkarteak sustatu duten ekimen bat da. Era berean, Kutxa Kultur Musika programak ere parte
hartzen du proiektu honetan, eta egonaldietako deialdian hautatutako taldeak jarriko ditu. Horrez
gain, Jazzaldia ere lankide izango da, hemengo taldeen lehiaketako kontzertuak sartuko baitira
programan.
Aurtengo berritasunetako bat da FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdiarekiko lankidetza.
Lankidetza horren ondorioz, jaialdia egiten den kostako herri batzuk zirkuituan sartuko dira, hala
nola Zarautz, Orio, Zumaia eta Deba. FederArte Euskal Surf Kulturaren helburua da talentuak
hautematea surflarien kolektiboan, eta arlo artistiko desberdinetako sorkuntzak ikusaraztea, bai
txapelketetan, bai kultur ekitaldi espezifikoetan.
Katapulta Tour Gipuzkoak helburu hauek ditu: Musikaren eta arte eszenikoen arloan hemengo
talentua sustatzen laguntzea; kultur programazio egonkorra duten espazioek duten garrantzia
nabarmentzea; eta eszena kulturala dinamizatzea.
Ekimen honetan, erakunde desberdinen programek bat egiten dute, eta hainbat jaialdirekiko
lankidetza ezarri eta finkatu da, hala nola Beasaingo Jazpana Fest jaialdiarekin, edo Irungo Mek
Fest jaialdiarekin. Hori horrela, jaialdi horiek baliatu egiten dira, kartela hedatu dezaketelako, eta
artistak, berriz, publiko zabalagora irits daitezkeelako.
Kultura diputatuak gogorarazi du programa hau itunen emaitza dela "baliabideak optimizatu,
jarduerak ugaldu, eta adituen eta profesionalen lana erraztuko duten itunak eta sareak eraikitzea
funtsezkoa baita proiektuek arrakasta izateko, Katapulta Tourren aurreko edizioek erakutsi duten
bezala”.
Itxasok adierazi duenez, “lurraldean zehar egingo den zirkuitu batean parte hartu dezaketen artista
gipuzkoarren mapa sustatzen jarraitu nahi dugu, hemengo talentua sustatzeko, artista horien
 
garapen profesionala bultzatzeko, lurraldeko kultur eremua dinamizatzeko eta kultur programazio
egonkorra duten espazioak ezagutzera emateko".
2018an aukeratutako artisten zerrenda:
MUSIKA
NERABE (Donostia)
DEUS EZ (Azkoitia, Eibar)
VOLTAIA (Zumaia)
JUAN VALLS (Oñati)
ARTE ESZENIKOAK
NODE (Donostia) – “Kronopia”
ANODINO TEATROA (Deba, Lasarte) – “Erbeste”
KUTXA KULTUR MUSIKA programak 2017n aukeratutako artistak: Iñigo Serrulla
Grande Days; Sara Mansilla; Oso Fan; Reuben RG eta Madeleine
2018an zehar ekitaldi hauek programatuko dira:
 Bertako 6 artista, amaitu berri den prozesuan bertan hautatu direnak (4 musika proiektu
eta 2 arte eszenikoetakoak).
 Bertako 6 musika talde, Kutxa Kultur Musika programak 2017an hautatutakoak.
 Bertako 15 artista, 53. Heineken Jazzaldiaren hautapen prozesuan parte hartzen ari
direnak.
Ekitaldiak:
 KTGk eta Kutxa Kultur Musika programak hautatutako artisten 56 emanaldi,
Gipuzkoako espazio eta jaialdi desberdinetan.
 15 emanaldi 53. Heineken Jazzaldiak abian duen hautapen prozesuan.
 Prozesu honetan aukeratutako artisten 10 emanaldi, Heineken Jazzaldiaren 53.
edizioan.
 KTG eta Kutxa Kultur Musikek hautatutako artisten 4 emanaldi, Heineken Jazzaldiaren
53. edizioan.
 KTG eta Kutxa Kultur Musikek hautatutako artisten 3 emanaldi, Gipuzkoako Surf
Federazioaren FederArte jaialdian.
 
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko hautapen prozesuan izena eman duten artistak
2016an 70 musika + 39 eszeniko
2017an 76 musika + 33 eszeniko
2018an 68 musika + 17 eszeniko
Guztira 303 izen-emate, 248 artista desberdinenak.
Musikari dagokionez, aurtengo edizioan azpimarratzekoak dira Donostialdeatik kanpoko proiektu
kopurua -Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Irun, Legazpi, Zumarraga eta Zumaia bezalako udalerrietako
42 proiektu-; euskarazko musika proiektuen kopurua (34); 30 urtetik beherakoen proiektu kopurua
(40); eta emakumeak partaide dituzten proiektuen kopurua (28).
 
Estilo guztietako proposamenak daude: Rock (Pop-Rock, Rock&roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore,
Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, Ska eta World Music.
Herriak:
Aurreko edizioan herri hauek parte hartu zuten: Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia,
Deba, Eibar, Azpeitia, Azkoitia, Beasain eta Lezo. Aurtengoan, horiez gain, Gipuzkoako Surf
Federazioaren FederArte jaialdian dauden kostako herriek ere parte hartuko dute, hala nola
Zumaia, Zarautz eta Oriok.
Espazioak / Jaialdiak:
Hauek dira orain arte konfirmatuta dauden espazioak eta jaialdiak: Sanagustin Kulturgunea
(Azpeitia); De Cyne Reyna (Errenteria); Debako Kultur Elkartea (Deba); Jazpana Fest (Beasain);
MEK Fest (Irun); Gezala Audiotioa (Lezo); eta lehen aipatu diren Heineken Jazzaldia eta
FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdia.
Laguntza artistentzat:
Katapulta Tour Gipuzkoak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artistei, zirkuituan dauden
bitartean beren lana ezagutarazteko ematen zaien aukeraz gain, laguntza hauek ematen zaizkie:
• Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.
• 400 euroko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.
• Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren
sustapen bideoa grabatzea.
Laguntza espazio eta jaialdientzat:
Katapulta Tour Gipuzkoa programako ekitaldien kasuan, emanaldien dibulgazio intentsiboa egiten
da, eta artistei ordaintzearen eta ekitaldiak ekoiztearen kargu egiten da.
 
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan
Katapulta Tour 2018-k 30 artistaren lanak erakutsiko ditu Gipuzkoako hamar udalerritan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Abenduan egindako deialdi irekiari erantzun diotenen artean egindako hautapen prozesua bukatu ondoren, Katapulta Tour Gipuzko... (gehiago irakurri)
Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen Katapulta zirkuituaren 2018ko edizioak lurraldeko hamar udalerrira eramango ditu 17 a... (gehiago irakurri)
KATAPULTA
Katapulta plataformaren helburu nagusia Euskadirekin lotura daukaten sortzaileak bultzatzea da. Gipuzkoako Aldundiaren babesa... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago