MUSIKA
Testua: Kmon

KATAPULTA
KATAPULTA TOUR
Katapulta 2018, Gipuzkoa osoarentzako artea
2018-02-20
Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen Katapulta zirkuituaren 2018ko edizioak lurraldeko hamar udalerrira eramango ditu 17 artista, talde eta konpainiaren lanak. Hirugarren edizioa betetzen ari den ekimenak Gipuzkoako Surf Federezioaren lankidetza ere izango du aurten.

Katapultak bertako sortzaileen lana ezagutaraztea du helburutzat, kultura-programazio egonkorra duten espazioei babesa eman eta Gipuzkoako kultura-eszena sustatzearekin batera. Zikloak Aldundiaren Kultura Sailak bultzatu zuen, Buenawista Prolleckziom’s elkartearen lankidetzarekin. Kutxa Kultur Musika ere (Kutxa Fundazioak sortutako programa) ari da parte hartzen, bere egonaldi proiekturako hautatako taldeak arituko baitira zikloaren baitan. Gainera, Donostiako Jazzaldiak bertako taldeen lehiaketako kontzertuak gehituko dizkio egitarauari. Horrez gain, aurten Gipuzkoako Surf Federazioa gehitu zaio ekimenari, FederArte Euskal Surf Kultura jaialdiaren bidez.

Honako hauek dira 2017 edizioak emanaldiak hartu zituzten udalerriak: Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Deba, Eibar, Azpeitia, Azkoitia, Beasain eta Lezo. Horiei Zumaia, Zarauz eta Orio gehituko zaizkie aurten. Sortzaile berrien lanak erakutsiko dituzten 69 musika emanaldi eta 17 eszeniko izango dira guztira.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Aurtengoan Gipuzkoako Surf Federazioaren eta Euskal Herriko Surf Federazioaren FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdiarekin s... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Abenduan egindako deialdi irekiari erantzun diotenen artean egindako hautapen prozesua bukatu ondoren, Katapulta Tour Gipuzko... (gehiago irakurri)
KATAPULTA
Katapulta plataformaren helburu nagusia Euskadirekin lotura daukaten sortzaileak bultzatzea da. Gipuzkoako Aldundiaren babesa... (gehiago irakurri)
Iago Azkue (Azpeitia, 2023) Iago Magoa da, 2015ean bere karrera artistikoa hasi zuen mago gaztea. Orain arte, batez ere Gipuz... (gehiago irakurri)
SENSE
Ane Leux azkeneko 9 urteak Colombian bizi izan dituen Donostiako kantautorea da. 'Sense' du izenburu bere lehenengo albumak, ... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago