MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

CUT COPY
Pop melodiak eta erritmo sintetikoak
Australiako talde hau antipodetako musikaren enbaxadore independente bihurtu da. Soinu sintetikoak erabiltzen ditu pultsu elektronikoa ezaugarri nagusitzat duen proposamen musikala sortzeko, nahiz eta pop eragina ere nabaria den. Hiru disko argitaratu dituzte, horietako berriena 'Zonoscope' izenburukoa.

Donostiako azken Jazzaldiko eszenatoki berdean agertu ondoren, Cut Copy-ren bira Euskadira itzuliko da Bilbon, Heineken Music Selector zikloaren barruan egingo duen emanaldiarekin. Australiarrek dantzan jarriko dituzte, pop melodia eta erritmo sintetikoen arteko fusioa entzutera inguratzen direnak.
Dance taupadak, synthpop eta 80ko oihartzunak biltzen dituen errepertorioaz hiru album landu ditu, duela hamar urte Dan Whitford (ahotsa, gitarra eta teklatuak) diseinatzaile grafiko eta DJaren ekimenez eratu zen Melbourneko talde honek, betiere ohiko formulen errepikapena gainditu eta berrikuntzen aldeko esperimentazioa bultzatzeko asmoz. 
Ikerketaren aldeko ahalegin hori are begibistakoagoa egin da 2011ko otsailean salgai jarri zuten ‘Zonoscope’ izeneko hirugarren albumean, Tsunehisa Kimura japoniarraren azal apokaliptikoa tarteko, aurreko lanen oldarra motelduz. Doinu-uholdeak hiri-paisaia astintzen du, RZA, Wu-Tang Clan eta Brian Enori aitortu dioten mirespenaren indar berberaz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago