MUSIKA
Testua: Heineken Jazzaldia

DONOSTIAKO JAZZALDIA
JAZZALDIA
53. Heineken Jazzaldiak euskal jazzaren aldeko apustua berretsiko du
2019-10-15
Berriz ere hautaketa prozesuan gailentzen diren tokiko hamar talde eta azken urtean diskoa plazaratutako beste bost sartuko ditu egitarauan. Jaialdia 2020ko uztailaren 22tik 26ra egingo da


55. Heineken Jazzaldiak azken urteotan euskal jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, 2020ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainita.
Hain zuzen ere, Heineken Jazzaldiko egitarauko 10 kontzertu hautaketa prozesu baten bidez sailkatutako hamar taldek eskainiko dituzte. Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, zeinaren xedeak Gipuzkoako talentu gazteei bultzada ematea baita musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei eta antolatzaileei sostengua emanez. 2019an diskoa plazaratutako beste bost taldek ere jo egingo dute Heineken Jazzaldian.

Horrez gain, jaialdiak euskal musikarien beste proiektuak ere aukeratu ahal izango ditu. Hala egin zuen Nøgen, Belako, Stinus, Paul San Martín, Jon Urrutia eta Easo Abesbatza 2019ko egitarauan sartuta, Inaki Salvador, Michel Portal, Víctor de Diego, Mikel Erentxun, Izaro eta Amateur 2018koan, baita Niña Coyote eta Chico Tornado 2017koan eta Rural Zombies 2016koan ere.

2019an 32 euskal bakarlari, talde eta DJek parte hartu zuten 54. Heineken Jazzaldiaren agertokietan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JAZZALDIA
Donostiako jaialdiaren 57 edizioak luxuzko programazioa izango du. Besteak beste, honako talde eta musikari hauek iragarri di... (gehiago irakurri)
Iragarritako egitaraua bertan behera gelditu da eta ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran jakinaraziko dute berria. (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Heineken Jazzaldiak bere agertoki ikurretako bat berreskuratu du: Alderdi Eder. Bertan kokatuko da aurten Skoda Gunea eta art... (gehiago irakurri)
Joss Stone ingelesak ‘talent show’ batera aurkeztu denaren ametsa bete du. Bi irabazi zituen bere herrialdean 13 urte zituela... (gehiago irakurri)
Norah Jones pianista eta kantariak 2002an utzi zion Ravi Shankarren (George Harrisoni sitarra jotzen irakatsi zion musikaria)... (gehiago irakurri)
Ez diote ezer oparitu 60ko hamarkadan apartheidari ihes egin zion Abdullah Ibrahim pianista hegoafrikarrari. Sei hamarkadako ... (gehiago irakurri)
FOUR
'Four', Bill Frisell gitarrista yankiaren azken diskoa, pandemiaren eta Greg Tardy sa... (gehiago irakurri)
GETXO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago