MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

PHAROAH SANDERS + DAVE DOUGLAS QUINTET
Askatasunari eta abangoardiari lotutako izarra
Sun Rak jarri zion (Pharoah) izena eta Ornette Colemanek munduko saxo tenorrik onena dela esan zuen. 60etan John Coltranerekin jo zuen eta free jazzaren erreferente bihurtu den musikari estatubatuar honen handitasunaren bi xehetasun besterik ez dira. 70 urte beteak, lehen aldiz Jazzaldian.

Donostiako Jazzaldiaren egitaraua ez da jazzera mugatzen. Hala ere, bertako antalatzaileek harro esan dezakete genero horretako izar gehienak ekarri dituztela 48 urtetan zehar. Falta ziren bakanetako bat dugu Pharoah Sanders, 60ko hamarkadatik jardunean dagoen musikari mitikoa. Sun Ra-rekin grabatu zuen orduan, musikaren ikuspuntu kosmikorako halako gustu bera zuen izarra, eta bere eragin nagusietako bat izango zen John Coltraneren ohijo laguntzailea bilakatu zen.

Mende erdi baino gehiago iraun duen ibilbidean zehar, inprobisazioari lotutako genero honi ederki ematen dioten ezaugarriak erabili ditu jazza egiteko, hala nola askatasuna eta interpretatzeko ukitu abstraktua. Ia 40 albumeko diskografia du, dentsoa, giro eta moldaketetan aberatsa. Abangoardiari eta free jazz etiketari lotutako artista honek emanaldi bikaina eskainiko du zalantzarik gabe.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago