MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

WANDA JACKSON
Rockabillyaren erregina eta andre gorena
Genero gutxi dira nesken rockabillyak duen erreferentzia argi eta begibistako honen parekoa dutenak. Kantari estatubatuarra itsasargia izan da 1954an taula gainean hasi zenetik. Generoaren erregina eta andre gorena. Areago, Jack Whitek ‘The party ain’t over’ diskoaz bir-bultzatu zuenetik.

74 urteko adina eta mitoaren zamaz gain, Wanda Jackson-ek ahotsa fresko mantentzen du. Hank Thompson kantariak deskubritu zuen Oklahomako irrati batean, 50eko hamarkadaren erdialdean. Debuta zirraragarria izan zen, eta handik gutxira Elvis Presley, Jerry Lee Lewis eta Buddy Holly gisako mitoekin birak egin eta rockabillyko ikonoaren lorratza marrazten hasi zen. Oldie giroko ikuskizuna izango da, baina revivalismo hutsaren berniz artifizialik gabekoa, XXI. mendean berpizten eta bizirik irauten jakin duen aitzindari baten benetako kutsuaz betetakoa. Horretarako, 'The party ain't over' disko distiratsu eta liluragarria dakar, soul eta countryaren oihartzunez eta Dylan, Amy Whinehouse eta Jimmie Rodgers bezalako lagunen moldaketez osatutakoa. Metala eta teklatuen moldaketa gazteek sendotzen dute, eta gitarra zorrotzek Jack White ekoizle eta White Stripesen sortzailearen nortasuna bistaratzen dute. 'Fujiyama mama' gisako doinuen laguntzaz, oroitzeko moduko gaua izango da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ BILBAO
GETXO KULTURA
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles Lloyd, Camille Thurman, Immanuel Wilkin... (gehiago irakurri)
Musikari panamarrak uztailaren 19an joko du Lanuza-ko agertoki flotatzailean, Fotografías lan berria aurkezteko. Horrela, naz... (gehiago irakurri)
PIRINEOS SUR
Kultura arteko jaialdiaren XXXIII. edizioa uztailaren 9tik 26ra egingo da Lanuza urtegiaren gaineko agertoki flotagarrian, Ru... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egingo dute Amurrion. Naturaz inguratuta et... (gehiago irakurri)
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sendotzen duen bigarren edizio batekin: zuz... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago