MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO FOLK 2026
Getxo Kultura
GETXO FOLK
Getxo Folk jaialdiak nazioarteko folkaren izen handiak eta sustrai-musiken arteko elkarrizketa bilduko ditu
2026-07-21
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko ditu Muxikebarrin, Ereagan eta Areetan. Dulce Pontes, Flook, Gwendal, Xabi Aburruzaga, Xabier Díaz eta ETS izango dira aurtengo protagonistetako batzuk.

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak 42. edizioa egingo du irailaren 9tik 13ra, sustrai-musiken inguruko nazioarteko topagune nagusietako bat dela berretsiz. Bost egunez, Getxok munduko hainbat txokotako doinuak hartuko ditu, tradizioa eta gaur egungo sorkuntza uztartzen dituzten 14 kontzerturen bidez. Muxikebarri, Areetako Geltokia plaza eta Ereagako hondartzaren ingurua izango dira programazioaren agertoki nagusiak.

Aurtengo egitarauak folkaren ikuspegi zabala proposatzen du, Irlandako, Man Uharteko eta Menorcako uharte-musiketatik Portugalgo, Bretainiako, Galiziako eta Euskal Herriko sustrai-soinuetaraino. Horri nazioarteko ibilbide sendoko artistak eta tradizioak elkarrizketan jartzen dituzten proiektu bereziak gehitzen zaizkio. Muxikebarriko ordainezko kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak uztailaren 27an jarriko dira salgai.

Nazioarteko izen handien artean izango dira Dulce Pontes fadista portugaldarra, Europako ahots esanguratsuenetako bat; Gwendal, folk-rock zeltaren aitzindari bretoiak; eta Flook, gaur egungo Irlandako folkaren talde ospetsuenetako bat. Haiekin batera, jaialdiak sustrai-musiken arteko elkarrizketa bultzatuko du Xabi Aburruzagaren, Xabier Díazen eta Adufeiras de Salitre taldearen arteko lankidetza bereziaren bidez. Programazioaren beste mugarrietako bat Xalbador, Urepeleko Artzaina ikuskizuna izango da, euskal bertsolaritzaren ezinbesteko erreferenteetako bati eskainitako omenaldia.

 

Bost kontzertu horiek osatuko dute Muxikebarriko abonamendu-zikloa. Flook taldeak emango dio hasiera jaialdiari, Irlandako errepertorio tradizionala berritzeko duen gaitasunagatik nazioarteko erreferente bihurtutako taldearekin. Hurrengo egunean Gwendalek mende erditik gorako ibilbideko kanta ezagunenak eskainiko ditu.

Ostiralean, Xabi Aburruzagak, Xabier Díazek eta Adufeiras de Salitre taldeak euskal eta galiziar musika tradizioen arteko topaketa eskainiko dute; azken horiek lehen aldiz ariko dira Euskadin. Larunbatean, Dulce Pontesek bere ahots bereizgarria eta Portugalgo musikaren unibertsoa ekarriko ditu Getxora. Amaiera, berriz, Xalbador, Urepeleko Artzaina ikuskizunak emango dio jaialdiari.

Xalbadorren ondarea oholtzan

Getxo Folkek ikuskizun horren estreinaldi absolutua hartuko du. Joxan Goikoetxearen zuzendaritza artistikopean, Fernando Aire Xalbador bertsolariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratuko du proposamenak, musika, bertsolaritza eta ahozko kontakizuna uztartuz.

Koldo Amestoy izango da gidaria, eta oholtza gainean bilduko dira Aire Ahizpak, Pantxix Bidart, Olaia Inziarte, Amets Arzallus eta Xabier Amuriza. Julio Andradek, Iker Lope de Bergarak, Oriol Floresek eta Mario Masek osatutako taldeak lagunduko ditu emanaldian.

Ereagako gau handiak

Jaialdiaren alderdirik jendetsuena Ereagako hondartzaren inguruko doako gaueko kontzertuek ekarriko dute. Ostiralean Celtas Cortosek hainbat belaunaldi markatu dituen folk zelta eta rockaren errepertorioa eskainiko du.

Larunbatean, berriz, ETS–En Tol Sarmientok amaiera emango dio azken hilabeteetan Euskal Herrian barrena egin duen hamabi kontzertuko bira bereziari. Horrek Getxoko emanaldia hitzordu berezi bihurtuko du Arabako taldearen jarraitzaileentzat.

Areetako plaza, sustrai-musiken topagune

Doako programazioak ere protagonismo handia izango du aurten. Areetako Geltokia plazan Malvariche, Klezmerama, Anna Ferrer, Elizabeth Davidson-Blythe & Daniel Quayle, Kale Hizketak eta La Jose ariko dira, Mediterraneoko, mundu zeltako, Iberiar penintsulako eta Euskal Herriko sustrai-musiken erakusgarri.

Familiek Soinuen herrialdea ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, eta anfiteatroak Sonarium instalazio sentsorial eta murgiltzailea hartuko du. Jaialdiaren kale-giroa osatzeko, Marsa Scouts Pipe Band talde maltarrak berriz ere Getxoko eta Bilboko kaleak zeharkatuko ditu bere desfile tradizionalekin, Getxo Folk jaialdiaren nortasun bereizgarrietako bat berreskuratuz.

Getxo Folk jaialdiak nazioarteko folkaren izen handiak eta sustrai-musiken arteko elkarrizketa bilduko ditu
Getxo Folk jaialdiak nazioarteko folkaren izen handiak eta sustrai-musiken arteko elkarrizketa bilduko ditu
Getxo Folk jaialdiak nazioarteko folkaren izen handiak eta sustrai-musiken arteko elkarrizketa bilduko ditu

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles Lloyd, Camille Thurman, Immanuel Wilkin... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles Lloyd, Camille Thurman, Immanuel Wilkin... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxok lehen aldiz parte hartuko du ‘Circo a Escena’ estatu mailako zirkuituan, Red Escenak (titulartasun publikoko antzoki, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazz 2026 jaialdiak jazz garaikidearen tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen kartela osatu du. Uztailaren 1etik 5e... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Kultura-k Getxoko Sortzaileak kultur sorkuntzarako deialdiaren seigarren edizioa jarri du martxan, sormen proiektu arti... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Jaialdiaren 40. edizioa irailaren 11tik 15era izango da eta 13 emanaldi hartuko ditu. Kontzertuak Muxikebarrin, Areetako Gelt... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago