LITERATURA
Testua: Jonan Hernández

DURANGOKO AZOKA
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Erakusmahaien irudia berrituko Durangoko Azokaren 2019ko edizioak
2019-11-23
Durangoko Azokaren 54. edizioak erakusmahaien diseinu berritua izango du, profesionalen eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitzeko. Bertan ikusgai egongo dira abenduaren 5etik 8ra bitartean aurkeztuko diren 405 nobedadeak. Egitarau eszenikoari dagokionez, Kukairen 'Erritu' dantza ikuskizuna, Plateruena Kafe Antzokiko formatu handiko kontzertuak eta Ahotsenea gunean egingo diren disko aurkezpenak nabarmendu behar dira.

 

Irudi berritua aurkeztuko du aurten 200dik gora kultura ekitaldi izango dituen Durangoko Azokak. Musika Bulegoarekin elkarlanean, DA!Pro izeneko gunean egongo da lehenengo aldiz, Durangoko Bartolome Ertzila Musika Eskolan, azoka gunetik oso hurbil; esperientziak elkartrukatzeko modua izango dute bertan musika sektoreko profesionalek, programatzaileek eta sortzaileek. Horrez gain, familiei (Saguganbara), ikusentzunezko sorkuntzari (Irudienea) eta mundu digitalari (Kabi@) zuzendutako gune espezifikoak egongo dira.

Azokaren irudi aldaketa profesionalekin elkarlanean diseinatutako erakusmahai berrituetan islatuko da. Egurrezkoak izango dira, erosoagoak eta identifikatzen errazagoak bisitarientzat. "Gure asmoa gaur eguneko tendentzietara egokitzea eta erakusmahaiak errazago identifikatzea izan da, Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartek lehendakari Maite Mujikaren esanetan. “Azokak bere burua eguneratzeko ahaleginetan jarraitzen du”, nabarmendu zuen aurkezpen ekitaldian.

Egitarau eszenikoari dagokionez, 2019ko koreografiarik onenaren Max saria irabazitako Kukai konpainia gipuzkoarraren ‘Erritu’ dantza ikuskizuna nabarmendu behar da, Szenatokia (San Agustin Kultur Gunea) gunean. Kontzertu handiek, berriz, Plateruena Kafe Antzokiko agertokia hartuko dute, emanaldi nagusiak honako hauek izango direla: En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pr... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokako taupada ez da etengo 55. edizioan. Azokako webgunean sortuko den online dendak 2300 produktu baino gehiago ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 54. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da 'Osorik DA!' lelopean, haren osagai guztiei erreferen... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokak aurtengo edizioko iragarkia aurkeztu du gaur, azaroak 6. Iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago