MUSIKA
Testua: Kmon

DURANGOKO AZOKA
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Da! Pro sortzaileentzako topagune profesionala hartuko du Durangoko Azokak
2021-10-27
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pro izeneko ekimenaren bidez. Lehen bi egunetan, musikariek eta familia-ikuskizunetako sortzaileek euren lanak programatzaileen aurrean aurkezteko modua izango dute. Ondoren, literatura lan batek zinemara iristeko jarraitu beharreko bidea aztertuko dute. Azken egujnean, berriz, sortzaileek bide profesionalari ekiteko behar dituzten baliabideak jorratuko dituzte solasaldi batean.

DA! PRO egitasmoak aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoa izango du Durangoko Azokako edizio honetan. Kultur profesionalei begira topagunea abenduaren 1etik 4ra arte antolatuko da, BBKren babesarekin, eta hainbat kultur diziplina landuko ditu: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide profesionalean beharrezkoak dituzten baliabideak... Topagune profesional hau Durangoko espazio ezberdinetan egingo da (San Agustin Kultur Gunea, Bizenta Mogel Biblioteka, Zugaza Zinema eta Landako gunea) eta parte-hartzea doakoa izango bada ere, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea lehenengo hiru egunetarako.

 

Egitasmoa aurkezteko asmoz, prentsaurrekoa antolatu dute gaur Durangoko Azokak eta BBK-k Bilboko BBK Salan. Bertan parte hartu dute Gerediagako kudeatzaile Beñat Gaztelurrutiak eta BBK-ko Kultura arduradun Koldo Bilbaok. Gaztelurrutiak azaldu duenez, aurten DA! PRO egitasmoa indartuta helduko da: "Orain dela hiru urte hasitako bidea sakondu nahi izan dugu, DA! PROri bultzada sendoagoa emanez. Sortzaileentzat topagune bat sortu nahi dugu hartu-emanetan jartzeko arlo honetako profesionalekin, etorkizunean proiektu berriak sortzeko aukera aztertzeko".

 

Orain arte DA! PRO egun bakarrean antolatu da, Durangoko Azokaren baitan, eta musikarekin lotuta egon da. Aurten lau eguneko iraupena izango du, Azokako bezperako egunetan hasiko da, diziplina ezberdinak landuko ditu eta BBKren lankidetza izango du. Gaztelurrutiak eskertu nahi izan du BBK eta gainontzeko eragileen konpromisoa: "Profesionalei espazio zabalagoa eskaini nahi diegu. Euren proiektu berriak ezagutarazi, merkaturatzeko bideak zehaztu, eurentzat bitarteko baliagarriak zeintzuk izan daitezkeen aztertu, sortzaile eta sektoreko profesionalen arteko harremanak bultzatu...".

 

Lau eguneko egitaraua

Abenduko lehenengo egunean hasiko da DA! PRO. Aurreko bi urteetan hasitako bideari jarraipena eman eta musikari eta musika-taldeek euren proiektu berriak aurkezteko aukera izango dute Euskal Herriko programatzaileen aurrean, Musika Bulegoaren lankidetzarekin. Goizeko 09:00etatik 14:00ak arte hamar minutuko aurkezpenak egingo dituzte Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da proiektua euskarazkoa izatea eta aurten kaleratutako proiektuak eta Durangoko Azokan parte hartzen dutenak lehenetsiko dira. Izena emateko epea azaroaren 2an irekiko sortzaile eta programatzaileentzat (sortzaileen kasuan 11n itxiko da),  www.durangokoazoka.eus webgunean.

 

Abenduaren 2an formatu txikiko familia-ikuskizun eta tailerren txanda helduko da, kasu honetan Bizenta Mogel Bibliotekan. Arlo honetan lan egiten duten sortzaileek euren ikuskizun eta tailerrak aurkeztu ahal izango dituzte sektore honetako teknikarien aurrean, 09:00etatik 14:00ak arte. Musikaren kasuan bezalaxe, izen ematea azaroaren 2an irekiko da sortzaile eta programatzaileentzat (sortzaileen kasuan 11n itxiko da).

 

Hirugarren egunean, Azokako online denda martxan jarriko den egun berean, "Literaturatik zinemara: zer behar du eleberri batek film bihurtzeko?" hitzaldi labur zikloa eta mahaingurua antolatuko da Durangoko Zugaza zinemetan, 11:00etan. Edozein literatura lan egokitu daiteke ikus-entzunezko formatura? Zein irizpide hartzen ditu aintzat ekoiztetxe batek literatura lan baten aldeko apustua egiteko? Prozesu honetan guztian parte hartzen duten idazle, gidoilari, zine zuzendari eta ekoizleek parte hartuko dute. Mahaingurua amaitzerakoan, hizlari eta entzuleen arteko iritzi trukea egongo da. Ikusle modura parte hartzeko, izena eman beharko da azaroaren 2tik aurrera.

 

Azken egunean, abenduaren 4an, erakusmahaiak aurrez aurre Azokan izango ditugun lehenengo egun horretan, "Sortzaileek bide profesionala egiteko baliabideak" solasaldia egongo da Landakon bertan, 13:30ean. Bertan egile eskubideez, komunikazioaz eta kontratazio kontuez berba egingo dute hainbat adituk: EKKI Euskal Kulturgileen Elkartea, Amaia Ocerin komunikazio aholkularia eta Miriam Miranda, Musikari Euskal Herriko Musikarien Elkarteko kidea.

 

Beñat Gaztelurrutia Gerediagako kudeatzaileak nabarmendu duenez, "aipagarria da topaketa hauen antolakuntzan parte hartu duten eragileen aniztasuna. DA! PRO hazi bada eragile askoren arteko elkarlanaren ondorioari esker izan da". Besteak beste, BBK Fundazioagaz batera, Musika Bulegoa, Berbaro elkartea, San Agustin Kultur Gunea, Durangoko Bizenta Mogel Biblioteka, EIE Euskal Idazleen Elkartea, Galtzagorri elkartea, Euskaltzaleon Topagunea, Hemen eta Gidoigileen Elkartea izango dira antolatzaile eta laguntzaileak.

Da! Pro sortzaileentzako topagune profesionala hartuko du Durangoko Azokak
Da! Pro sortzaileentzako topagune profesionala hartuko du Durangoko Azokak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokako taupada ez da etengo 55. edizioan. Azokako webgunean sortuko den online dendak 2300 produktu baino gehiago ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 54. edizioak erakusmahaien diseinu berritua izango du, profesionalen eta erabiltzaileen beharrizanetara eg... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 54. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da 'Osorik DA!' lelopean, haren osagai guztiei erreferen... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokak aurtengo edizioko iragarkia aurkeztu du gaur, azaroak 6. Iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago