ARTEA
Testua: Kmon

TOMAS STRUTH
Guggenheim Bilbao Museoa
Thomas Struth, gaur egungo gizarteari emandako begirada fotografiko, Guggenheim museoan
2019-10-02
'Thomas Struth' erakusketa izango da ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan urtarrilaren 19ra arte. 1954an jaiotako argazkilari alemaniar honi inoiz eskainitako erakusketarik handiena da. Genero horretako europar artistarik garrantzitsuenetakoa azken bost hamarkadetan.

El Museo Guggenheim Bilbao presenta hasta el 19 de enero la muestra 'Thomas Struth'. Se trata de la exposición más completa jamás realizada sobre la obra de este fotógrafo alemán nacido en 1954, uno de los más importantes artistas europeos de su género de las últimas cinco décadas.

 

- Datak: Urriak 2, 2019 - Urtarrilak 19, 2020

- Komisarioak: Thomas Weski, arte arduraduna, Berlín; eta Lucía Agirre, arte arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa.

- Municheko Haus der Kunst eta Guggenheim Bilbao Museak elkarlanean antolatutako erakusketa.

Thomas Struthen irudiek funtsezko gaiez ohartarazi nahi ditu ikusleak; espazio publikoa, familiako loturak, natura, kultura edo teknologia berrien mugak bezalako gaien jakinaren gainean jarri.
Struthen lan desberdinen artean ezartzen diren loturek azpimarratu egiten dute artistak duen gaitasuna analisia eta gai eta bitarteko anitzetako sorkuntza fotografikoa konbinatzeko.

Thomas Struthen bilakaera artistikoa kezka sozialek markatzen dute: existentziaren hauskortasuna, globalizazioaren efektuak edo gizarte-egituren ezegonkortasuna dira dotorezia formalez irudikatzen dituen gaietako batzuk.

Erakusketan aurki daiteke gainera Struthen autorretratu bakarra (2000. urtekoa), aldi berean beste autorretratu bati begira dagoena: 1500eko Alberto Dureroren Autorretratua.

Guggenheim Bilbao Museoak Thomas Struth erakusketa aurkezten du; gerraondoko argazkilari europar garrantzitsuenetako baten lan berritzailean barrenako bost hamarkadatako bidaia osatu bat, kezka sozialek markatutako bilakaera artistiko batean.

Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) artistaren irudiek izaera bereizgarria dute, planteatzen dituzten galderengatik, eta espazio publikoa, familiako loturak, natura eta kultura edo teknologia berrien mugak bezalako gaien inguruko hausnarketa eragiten dute. Hala, funtsezko gaiak lantzen ditu Struthek, gizarte-egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna esaterako, dotorezia formaleko irudien bitartez gai horiekiko parte-hartzea eta enpatia eraginez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Tilda Swinton aktoreak House of Gestures performancea eskainiko du ekainaren 5ean eta 6an Guggenheim Bilbao museoan. Olivier ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo Guggenheim Bilbao museoak in situ serieko erakusketa berria aurkezten du: 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa altxatzen: go... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa ireki zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Eta... (gehiago irakurri)
© 2026 Ruth Asawa Lanier,
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
2026ko martxoaren 19tik irailaren 13ra, Guggenheim Bilbao Museoak Ruth Asawa: Atzerabegirakoa erakusketa aurkeztuko du, artis... (gehiago irakurri)
Zadie Xa Eskorpioia 2021 (Scorpion 2021
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 2026rako aurkeztu duen programazioak asmo argia du: artearen historiari begirada zorrotza ematea, o... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
1,3 milioi bisitari baino gehiago, uda historikoa eta programazio ausarta: Museoak sendotu egin du bere erreferentziazko pape... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago