ARTEA
Testua: Azkuna Zentroa

MIRALDA MADEINUSA (ANTONI MIRALDA)
Azkuna Zentroa
MIRALDA MADENIUSA, Azkuna Zentroa
2017-08-08
Azkuna Zentroak ‘MIRALDA MADEINUSA’ erakusketa izango du ikusgai, Vicent Todolík komisariatua, 2017ko ekainaren 7tik urriaren 1era arte. Museu d'Art Contemporani de Barcelonaren (MACBAren) erakusketa bat da, Azkuna Zentroarekin elkarlanean eginda. Gainera, erakusketa honen luzapen bat Bilboko Artelan Berreginen Museoan egongo da ikusgai (Bilbo Zaharrean), ekainaren 3tik urriaren 1era.

‘MIRALDA MADEINUSA’ erakusketak Antoni Miralda (Terrassa, 1942) artista katalanaren obra berreskuratuko du, Estatu Batuetan izan zuen egonaldi luzean egindako lana, 1970eko hamarkadaren erdialdetik. Haren artxibo pertsonaletik abiatuta, garai hartan egin zituen instalaziorik nabarmenetako batzuk berreraikiko dira, eta materialen aukeraketa zabala jarriko da ikusleen esku, haren lanaren sorreran barneratu ahal izateko: ekintzen ikus-entzunezko grabazioak, marrazkiak, zirriborroak, fotografiak eta bestelako material dokumentalak, gehienak argitaragabeak.

Haren obra nabarmenen artean, hauek egongo dira ikusgai: ‘Breadline' (1977), ogiz egindako ilara luzea, 1929ko Depresio Handian janaria lortzeko egiten ziren ilara luzeak gogorarazten dueña, Contemporary Arts Museum-en aurkeztua; ‘Wheat & Steak’ (1981), Kansas Cityko kaleetatik egindako desfile-performance handia, Nelson-Atkins Museum of Art-en jarritako erakusketa bat eta hiri horretako Labore Burtsan egindako parte hartzeko zeremonia; eta ‘El Internacional Tapas Bar & Restaurant’ (1984-1986), Montse Guillén errestauratzailearekin batera New Yorkeko TriBeCa auzoan zabaldutako esperimentu soziala eta artistikoa. Horrez gain, ‘Janari santua’ (1984-1989) instalazioa handia aurkeztuko da erakusketan, kultura afro-karibetarrak egungo Amerikan utzitako legatua biltzen duena, Bilboko Berreginen Museoan ikusgai ekainaren 3tik aurrera.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroak Antoni Miralda (Tarrasa, 1942) artistari eskainitako erakusketa hartuko du urriaren 1era arte. 'Miralda Madei... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Ana Laura Aláez (Bilbao, 1964) artistaren 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' erakusketa hartuko du Bilboko ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du. Ziurtagiri horrek COVID-19ar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroa kultura-eduki digitalak eskaintzen ari da Internet bidez, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun lar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago