ARTEA
Testua: Jonan Hernández

JENNY HOLZER
Guggenheim Bilbao Museoa
Jenny Holzer-en 'Zera deskribaezina' ikusgai Bilboko Guggenheim museoan
2019-02-20
Bilboko Guggenheim Museoak 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketa hartuko du martxoaren 22tik irailaren 7ra bitartean. Testua eta hitza bere lanaren ardatz nagusi hartuta, azken lau hamarkadetako artearen sortzaile garrantzitsuenetako lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Jenny Holzer-ek (Ohio, AEB, 1950) beste inork ez bezala erakusten du artea gizakion barne-grinen adierazpenik benetakoena izan daitekeela. Hitza du lehengai eta horren bidez sortzen ditu ‘Jenny Holzer. Zera deskribaezina’ erakusketa osatzen dutenak bezalako testuak; gaur egungo sortzailerik garrantzitsuenetako bati gorazarre egin nahi dio honela Guggenheim Museoak.  Artista honek espazio iradokitzaileak erabiltzen ditu,  jendea plazaratzen dituen gaietan inplikatzeko, hala nola emakumeen aurkako indarkeria, boterearen gehiegikeriak edota errefuxiatuen krisialdia.

Museoa sortu zenetik bertan egon da Holzer-en lana, hain zuzen ere bisitariak eraikineko atrioan bertan agurtzen dituen  ‘Bilborako Instalazioa’ izeneko artelanaren bidez. 12tik gora metroko altuera duten argizko bederatzi zutabek osatzen dute, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz ‘Arno’ izeneko lanetik ateratako mezuak igortzen dituztenak. Artista estatubatuarraren karrerako lanik garrantzitsuenetako bat da hori eta IHESaren aurkako borrokarako dirua biltzeko asmoz sortu zuen.

Sortzailearen gogoetak mota askotako euskarrietan erreproduzitu dira, besteak beste kamisetak, plakak eta ledak; baina leku publikoetan zabaltzea izan du helburu nagusitzat. Ildo horretan, erakusketa honen baitan proiekzioak egingo dituzte museoaren kanpoko hormetan martxoaren 21tik 31ra arteko ilunabarretan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketaren testuinguruan, Guggenheim Bilbao Museoak For Bilba... (gehiago irakurri)
Kmon
Guggenheim Bilbao Museoak 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketaren testuinguruan, Guggenheim Bilbao Museoak For Bilba... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesi... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris © Othon Friesz, VEGAP, Bilbao, 2022
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) museoarekin elkarlanean antolatu dute eraskuketa eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago