ARTE ESZENIKOAK

TRASTADA TEATRO
Zoro bat eszenatokian
Sardo Irisarrik etengabe jardu du antzerkia egiten Geroa konpainia ahaztezina sortzen lagundu zuenetik. Abentura hartako bidaide Rosa Martinezek zuzendutako lan honetan, psikiatriko batean 20 urte eman ondoren kanpoko bizimoduari aurre egin behar dion gizon baten azalean sartuko da.

 

 

“Oparia da pertsonaia honekin igotzea eszenatokira”. Hala dio Sardo Irisarri (Eibar, 1963), Geroa konpainian lehen urratsak eman zituenetik makina bat pertsonaiaren larruan sartutako antzezleak. Horrexegatik da hain esanguratsua antzezlan honi buruz dioena, psikiatriko batean 20 urte (berak antzerkian daramatzanak baino gutxiago) eman eta gero bere burua gizarteratu beharrean ikusten duen pertsonaia honi buruzko istorioak erabat harrapatu duelako. Ikusleei istorio ia erabat erreala pasio handiz, gordintasunez eta umore puntu batez hurbiltzen dion proposamena.

Antzezlana Juan Sanchez Vallejoren jatorrizko testuan oinarrituta dago, lan ibilbide luzeko psikiatra eta idazlea; testuak deskribatzen duen mundua goitik behera ezagutzen duen profesionala beraz. “Ezagutu dituen kasuen ezaugarririk  nabarmenenak erabili ditu pertsonaia sortzeko”, azaldu du Irisarrik.

‘Un loco de desatar’ zintzotasunez sartzen da normalean bizkarra ematen diegun gai ‘tabu’ horietako batean. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sardo Irisarrik etengabe jardu du antzerkia egiten Geroa konpainia ahaztezina sortzen lagundu zuenetik. Abentura hartako bida... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO 2026
Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia Bilbon egingo da urriaren 14tik 31ra, eta aurten egunak eta guneak z... (gehiago irakurri)
DANTZALDIA 2026
Bilbo-Bizkaiko Dantza Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioak hamar bat proposamen bilduko ditu abenduaren 15era b... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Proyecto Villalacrek irailaren 24an inauguratuko du eszenAZ 2026-2027 denboraldia, poesia, musika eta antzerkia uztartzen dit... (gehiago irakurri)
13 & 14 (TAO DANCE THEATHER)
Tao Ye koreografo entzutetsuak zuzentzen duen Txinako konpainiak '13 & 14' aurkeztuko du irailaren 26an eta 27an. Numerical S... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Irailaren 20tik urte amaierara bitartean, Durangoko kultur guneak antzerkia, musika, umorea, dantza eta zirkua bilduko ditu, ... (gehiago irakurri)
SALA BBK
David Caiñak idatzi eta zuzendutako BBK Salaren ekoizpen berriak Bilboko jaietatik harago luzatuko du bere ibilbidea, irailar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago