“Oparia da pertsonaia honekin igotzea eszenatokira”. Hala dio Sardo Irisarri (Eibar, 1963), Geroa konpainian lehen urratsak eman zituenetik makina bat pertsonaiaren larruan sartutako antzezleak. Horrexegatik da hain esanguratsua antzezlan honi buruz dioena, psikiatriko batean 20 urte (berak antzerkian daramatzanak baino gutxiago) eman eta gero bere burua gizarteratu beharrean ikusten duen pertsonaia honi buruzko istorioak erabat harrapatu duelako. Ikusleei istorio ia erabat erreala pasio handiz, gordintasunez eta umore puntu batez hurbiltzen dion proposamena.
Antzezlana Juan Sanchez Vallejoren jatorrizko testuan oinarrituta dago, lan ibilbide luzeko psikiatra eta idazlea; testuak deskribatzen duen mundua goitik behera ezagutzen duen profesionala beraz. “Ezagutu dituen kasuen ezaugarririk nabarmenenak erabili ditu pertsonaia sortzeko”, azaldu du Irisarrik.
‘Un loco de desatar’ zintzotasunez sartzen da normalean bizkarra ematen diegun gai ‘tabu’ horietako batean. Beste behin, antzerkiak egin behar izan du.
ENTRADAS GRATIS
Entradas gratis para tus conciertos favoritos.
Únete gratis sólo con tu email al Club Kmon.