ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

Manifestazioa deitu dute Bilboko kultura alorreko teknikariek
2020-08-20
Osasun larrialdiaren harira ezarritako neurriek bere kolektiboari eragindako kaltea salatzeko asmoarekin, manifestazioa deitu dute kultura alorreko teknikariak biltzen dituen Teknikariok sindikatuak. Mobilizazioa Bilbon egingo da, abuztuaren 22an (larunbata), 17.30etan hasita.

Mobilizazio ikusgarria egin nahi dute sindikatua osatzen duten profesionalek, kolektiboa pairatzen ari den egoera salatu nahian. Hauxe da deialdiaren berri emanez Teknikariok elkarteak zabaldu duen oharra:

“Teknikariok sindikatutik, Bilbon larunbat honetan, abuztuaren 22an, egingo dugun manifestaldira deitu nahi zaituztegu. 17:30tan abiatuko da Aialatik eta hau litzateke ibilbidea: AIALA - HURTADO DE AMEZAGA - PLAZA BIRIBILA - BUENOS AIRES - UDALETXEA.

Ikusmen handiko zerbait egin nahi dugunez 150 flight-case eramango ditugu kaleak betetzeko.

Nekatu gara ikustezinak izateaz, eta fokoz kanpo egoteaz… Gure eskubideak aldarrikatzeko ordua iritsi da!

Larunbatean gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.”


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JA! BILBAO 2026
Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia Bilbon egingo da urriaren 14tik 31ra, eta aurten egunak eta guneak z... (gehiago irakurri)
DANTZALDIA 2026
Bilbo-Bizkaiko Dantza Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioak hamar bat proposamen bilduko ditu abenduaren 15era b... (gehiago irakurri)
13 & 14 (TAO DANCE THEATHER)
Tao Ye koreografo entzutetsuak zuzentzen duen Txinako konpainiak '13 & 14' aurkeztuko du irailaren 26an eta 27an. Numerical S... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Proyecto Villalacrek irailaren 24an inauguratuko du eszenAZ 2026-2027 denboraldia, poesia, musika eta antzerkia uztartzen dit... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Irailaren 20tik urte amaierara bitartean, Durangoko kultur guneak antzerkia, musika, umorea, dantza eta zirkua bilduko ditu, ... (gehiago irakurri)
SALA BBK
David Caiñak idatzi eta zuzendutako BBK Salaren ekoizpen berriak Bilboko jaietatik harago luzatuko du bere ibilbidea, irailar... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Duela 90 urte milaka euskal haurrek erbestea ezagutu zuten Gerra Zibilaren ondorioz. Esperientzia hura gaurko ikuspegitik ber... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago