ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

ARRIAGA ANTZOKIA BILBAO UDA 2020
Teatro Arriaga Antzokia
BILBAO UDA 2020
Arriaga Antzokiak ekainaren 17an zabalduko ditu ateak
2020-06-04
Arriaga Antzokiak zuzeneko emanaldiak hartuko ditu berriz, Covid-19k eragindako osasun larrialdiaren eragina arintzeko helburuarekin, Bilboko Udalean ordezkaritza duten talde guztiek adostutako Bilbao Aurrera planaren baitan. Ekainaren 17tik uztailaren 23arte, 19 ikuskizun eskainiko ditu, bertako sortzaileak protagonista nagusi izango direla. Joquin Achucarro pianista bilbotarraren kontzertuarekin abiatuko da egitaraua.

Osasun larrialdiaren ondorioz ateak itxi behar izan zituenetik hiru hilabete eta bost egun igaro ondoren, Arriaga Antzokia ateak zabalduko ditu berriro.  Joaquin Achucarro piano-jotzaile bilbotar handiari egokitu zaio eta fase berri honetako lehen emanaldia eskaintzea. Egun horretatik aurrera, 19 emanaldi programatu dituzte uztailaren 23ra arte, Bilbao Uda 2020 ekimenaren barruan, antzokiko langileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko protokolo zorrotza erabiliz. Besteak beste, aurrez aukeratutako 246 eserleku jarriko dira salgai gehienez, uneoro pertsonen arteko distantzia gordetzeko.

Egitarau berria bertako ekoizpenaren aldeko apustu garbia izango da. Asier Polo txelo-jotzailea, Jone Martinez sopranoa eta Maite Marruri mezzosopranoa arituko dira besteak beste musikaren atalean. Horrez gain, antzokiko zuzendari artistiko Calixto Bieitok zuzendutako Gabriel Arestiren etxea defendituko dut (uztailak 9) poesia ikuskizuna nabarmendu behar da. Beste izen handi batzuk igaroko dira Arriagako agertokitik, adibidez, Gurutze Beitia aktorea, Lucia Lacarra dantzaria eta Bernardo Atxaga idazlea.

Antzerkiari dagokionez, Ez dok Hiru ikuskizunaren bertsio akustikoa eskainiko dute Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleek; eta Hoy ultima función gaztelaniazko lana Itziar Lazkanok eta Ramon Bareak.

Sarrera guztiak 15 eurotan salduko dira eta hiru ikuskizun ikusteko bonuak ere jarriko dituzte salgai, 30 euroko prezioarekin.

 

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
©Lucas Santos
YLLANA TEATRO
Madrilgo konpainiak publikoaren txaloak bereganatu zituen Olalde Aretoan, perkusioa, umore bisuala eta birziklatutako objektu... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua ireki du, oinarrizko eta maila profesion... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxok lehen aldiz parte hartuko du ‘Circo a Escena’ estatu mailako zirkuituan, Red Escenak (titulartasun publikoko antzoki, ... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagak berriro ere barrearen eta irudimenaren topagune bihurtuko ditu bere kaleak maiatzaren 8tik 10era, Clown eta Pai... (gehiago irakurri)
IURRETAKO KULTUR ETXEA
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro ekainean Iurretako kale eta plazak ekainaren 18tik 21era bitart... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
DANTZERTI. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak 2026/2027 ikasturterako sarbide-probetan izena emateko epe... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua ireki du, oinarrizko eta maila profesion... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago