ARTE ESZENIKOAK
Testua: Admin

LOS GUGGENHEIM
"Itxaropenari buruzko diskurtsoa eratu nahi dugu"
Kafetegi batean entseatzen zuten eta kamioneta batean egin zuten estreinaldia. Horrela sortu zen konpainia hau. Baina 'Más pequeños que el Guggenheim'-k sekulako arrakasta izan zuen Mexikon eta orain Europara heldu da. Bere ibilbidea azaldu digu Hamlet Ramirezek, taldeko kideetako batek.

Galdera. Zure konpainiaren aurkezpen-txartela egingo diguzu?

Gure izena ez da zehazki Los Guggenheim, antzezlan hau estreinatu ondoren izendatu baikintuzten horrela. 2008ko Dramaturgia Sari Nazionala irabazi ondoren. Estreinatu genuenean inork ez zuen itxaropen handirik. Estutasun ugari igarotako konpainia independentea ginen eta lanak bizitza konponduko dien antzezlana sortu nahian ari diren langabe talde bati buruzkoa da. Nolabait hori da konpainia honen istorioa, ezer sortu eta bere bizitza pertsonaien bizitza aldatu ahala aldatzen baita. Orain erreferentzia bihurtu da Mexikon. Adiskidetasunari, porrotari eta gaztetan espero genuena bezalakoa ez den bizimodua eramateko moduari buruzko umore beltzeko komedia da.

G. Zergatik aukeratu duzue umorearen formula istorioa kontatzeko?

E. Kontakizun mingarria da. Hortaz umoreak distantzia ezartzeko eta objektiboagoak izateko balio izan digu; ikusleei, berriz, babesik gabe geratzeko balio die eta ezustean kontatzeko min ematen duen hori. Antzera jokatzen dugu haurrak distraitzen ditugunean gero errizino-olioa emateko.

G. Zelan aldatu da konpainiako kideen bizitza antzezlana estreinatu zenutenetik?

E. Guztion ibilbideari bultzada berria eman zion antzezlana izan zen. Kamioneta batean estreinatu genuen eta ni lanean ari nintzen kafetegian entseatzen genuen, beraz entsegua eteten genuen norbait sartzen zen bakoitzean. Gainerakoak lanik gabe zeuden. Estreinaldia heldu zen eta guztia bat-batean aldatu zen. Beste konpainia batzuekin lan egiteko deitzen ziguten. Bertsio komertziala egin zuten eta orain pelikula bat errodatzeko aukeraren zain gaude.

   G. Eta zergatik izan du halako arrakasta?

E. Nire ustez, testuaren zintzotasunari eta soiltasunari esker izan da. Ez eszenaratzea eta ez testua ez dira handinahia. Itxaropenari buruzko diskurtsoa eratu nahi duen istorioa da. Mexikon antzezlan beharrezkoa izan zen, estreinatu genuen garaian gauzak oso txartu zeudelako eta dramaturgo guztiak indarkeriari eta narkotrafikoari buruz idazten ari zirelako. Beste orrialde batera salto egin zuela uste dut. Horrez gain, antzezleen lan bikaina ere badago. Ez genuen inolako pretentsiorik, inolako itxaropenik.

G. Gako horiek hemen ere funtziona dezakete?

E. Hori da asmoa. Salaketa-lan horiek etsipen eta amorrua besterik ez dute sortzen, baina ez aldatzeko indarrik. ‘Amelie’ ikusi genuenean, mundua aldatu nahi genuen. Baina ez dugu ezer egiten; haserretzen gara, etsipena sentitu eta ahaztu egiten dugu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Zirkua, antzerkia, musika, dantza, zinema, magia, bertsolaritza eta performancea izango dira Uda Giro zikloaren ardatzak. San... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA
Johannes-Passion lanaren itzulera, euskarazko ekoizpen berriak, euskal kultur eragileekin egindako lankidetzak eta nazioartek... (gehiago irakurri)
KUTXA FUNDAZIOA
Kutxa Fundazioak sustatutako Jakingura Jaialdiaren lehen edizioa ekainaren 19an iritsiko da amaierara Donostiako Tabakaleran.... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Tilda Swinton aktoreak House of Gestures performancea eskainiko du ekainaren 5ean eta 6an Guggenheim Bilbao museoan. Olivier ... (gehiago irakurri)
©Lucas Santos
YLLANA TEATRO
Madrilgo konpainiak publikoaren txaloak bereganatu zituen Olalde Aretoan, perkusioa, umore bisuala eta birziklatutako objektu... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua ireki du, oinarrizko eta maila profesion... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxok lehen aldiz parte hartuko du ‘Circo a Escena’ estatu mailako zirkuituan, Red Escenak (titulartasun publikoko antzoki, ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago