MUSIKA

ILARGIAREN BI ALDEAK
Ilargirako bidaia poetikoa
Hika konpainiak dantza, antzerkia eta poesia bisuala uztartu ditu familia osoari zuzendutako ikuskizun berrian; konpainiak guztiz bestelako erregistroa aukeratu du, 'Aitarekin bidaian'-en alzheimerraren drama jorratu ondoren.

Antzerkia, dantza, zirkua eta poesia bisuala. Hori guztia aurkituko dute ‘Ilargiaren bi aldeak’ ikustera hurbiltzen direnek; ume, gazte zein helduek, haiei guztiei zuzenduta dago-eta Hika konpainiaren ikuskizun berria.

Eszenatokian ilargiaren alde banatan bizi diren bi lagun antzeztuko dituzte Miren Gaztañaga eta Amaia Pascual aktoreek. Bata gerretara jolastuz dibertitzen da; besteak gerraz ahazteko jolasten du. Bi munduak lotuz, horri guztiari ukitu poetikoa ematen dioten zuzeneko akrobaziak, Maider Yabar aktore-akrobatak eginak . Azkenik, DJ Makalaren musikak erritmo biziz hornitzen du ikuskizuna. 

“Oinarria da hain bortitzak diren joko birtualen aurkako oihua”, dio muntaiaren zuzendari Agurtzane Intxaurragak. “Espektakuluak denetarik dauka: umorea, une gogorrak eta akrobatak ematen dion ukitu poetikoa”, gaineratu du.

Guztia prest dago, beraz, ilargiaren bi aldeetara bidaiatzeko.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago