MUSIKA
Testua: Kmon

FEDERICO LECHNER TANGO & JAZZ TRIO
“Tangoa dut jazza egiteko inspirazio iturri”
Hiru urteko zela hasi zen pianoa jotzen, umetan kontzertuak ematen zituen eta telebistako iragarkietan lan egiten zuen, eta 17 urterekin Los Toreros Muertos taldean jotzen zuen. Hain talentu goiztiarraren jabe izateak azaltzen du Federico Lecher (Buenos Aires, 1974) piano-jotzailearen curriculumaren luzera. Bere ibilbidean zehar, hainbat pop-rock musikarirekin (Ariel Rot, Sergio Makaroff eta Miguel Rios, besteak beste) eta jazz izarrekin (Javier Colina, Chano Domínguez eta Perico Sambeat) lan egin du; azken urteotan kaleratu dituen diskoetan, jazza eta txikitan entzuten zituen tangoak fusionatu ditu.

Galdera. Nola moldatzen dira tangoa eta jazza?

Erantzuna. Jazza ez da estilo hutsa, baizik eta musika ikusteko modu bat,  estilo guztietara jazz erara hurbiltzeko bidea ematen dizuna; horrek gauzak aldatzeko, berrarmonizatzeko eta inprobisatzeko askatasuna ematen dizu. Proiektu honi dagokionez, tangoa inspirazio iturri dut tango zaporeko jazz hirukotea sortzeko. Honen antza izan dezaketen beste proiektuetatik bereiztu nahi izan dut; hemen moldaketa gutxi dago, inprobisazioan eta unean uneko komunikazioan oinarritzen baita guztia.

G. Nola sortu zen tangoan oinarritutako jazza jotzeko ideia?

E. Aspalditik beste proiektu batzuei heltzeko katalizatzaile gisa erabiltzen da jazza. Nik jazz anglosaxoia jotzen nuen, tangoa txikitatik entzuten nuen eta bat-batean zera pentsatu nuen: ‘Day of wine and roses’ jo beharrean, zergatik ez dut gauza bera egingo ‘El día que me quieras’ edo ‘Como dos extraños’-ekin?; izan ere, abesti horiek pareko aberastasun melodikoa eta melodia ederrak dituzte. 

G. Zure curriculuma irakurrita, zaharragoa zarela pentsa daiteke. Nondik atera duzu hainbeste gauza egiteko denbora?

E. Kontua da gazte-gaztetatik hasi nintzela. Umea nintzela kontzertuetan jotzen nuen eta publizitatean ere lan egin nuen.Los Toreros Muertos taldearekin jotzen hasi nintzenean, 17 urte nituen.

G. Musikari askorekin lan egin duzu, adibidez Miguel Rios eta Ariel Rot. Zer ikasten da esperientzia horretatik?

E. Beti ateratzen duzu zerbait. Kontzeptu orokor gisa, beharbada musika komertzialean lan egin dugun jazz musikariok soilik jazza jo duten beste musikariek baino diskurtso ‘gizatiarragoa’ garatzen dugu. Beste musika batzuk jo badituzu, horrek zure fraseatzea leuntzen du eta ulergarriago bihurtzen du beste estilo batzuk entzuten dituzten zaleentzat. 

G. Soinu bandak ere konposatu dituzu, adibidez ‘Los lunes al sol’ filmarena. Nola jartzen zaie musika irudiei?

E. Zine muturako akonpainamendua egiten lan egin nuen aspaldian. Hori entrenamendu egokia izan zen irudiei musika jartzeko. Oso polita da. Alde batetik, oso abstraktua da, baina bestetik logika duen zerbait eraiki behar duzu. Oso aberasgarria da.

G. Zer aurrera diezaiekezu zuzenean entzun ez dizuten zaleei?

E. Tangoan inspiratutako jazz hirukotea entzungo dutela. Ez da musika latza. Pena ematen dit batzuek jazzarekiko duten aurreiritziak, ulertuko ez dutela uste dutelako. Musikan, artearen beste edozein adarretan bezala, ez  dago zertan ezer ulertu, baizik eta zapore berriak dastatzeko bidea emango dizun gustua garatu.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
AMURRIO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa i... (gehiago irakurri)
OURENSE GIJÓN VALENCIA
BBK LIVE
Bilbao BBK Live jaialdiak 2026an bere 20. urteurrena ospatuko du, musikaz, komunitatez eta kulturaz beteriko bi hamarkadak ... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK Aretoak Bilbao Damba Festival jaialdiaren beste edizio bat hartuko du larunbat honetan, martxoaren 21ean. Jaialdi horrek ... (gehiago irakurri)
Lp
DONOSTIAKO JAZZALDIA
Jazzaldiaren 61. edizioan, Keler Gunea berriro ere jaialdiko gune jendetsu eta anitzena bihurtuko da. Uztailaren 22tik 25era,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako Gure Ahotsak zikloa zortzigarren ediziora iritsi da emakume musikarien ahotsa erdigunean jartz... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago