MUSIKA

MUY FELLINI
"Soinu naturalaren aldekoak gara"
Melodia pausatuak eta eguneroko gertakizunetan oinarritutako testuek osatzen dute 'La ciudad de las palmeras', Muy Fellini talde nafarraren bigarren diskoa. Neil Young-en, REM -en edota Pink Floyd-en jarraitzaileak, Edu Ugartek eta Juan Maravik (Haif Foot Outside eta Sök taldeetako kide ohiak hurrenez hurren) osatutako bikotearen musikari naturaltasuna eta gustu ona darizkio akorde bakoitzean. "Soinu naturalaren aldekoak gara erabat", dio Ugartek berak elkarrizketa honetan.

Galdera. Fisikoki existitzen da ‘La ciudad de las palmeras’ (Palmondoen hiria)?

Erantzuna. Egia esan, ez. Juanek irakurri zuen antzezlan moduko batean zetorren eta grabatu genuenean diskoari izen hori jartzea erabaki genuen.

G. Nolako aho-gustua utzi dizue disko berriak?
E. Oso pozik gaude. Grabatzen duzunean hori izaten da normalena, nahiz eta gero pixkanaka akatsak aurkitu lanari. Baina urte dezente daramagu eta disko batzuk grabatu ditugu, beraz gauzak zelan egin behar diren ikasten goazela esan daiteke.

G. Soinuaz ari garela, diskoak soinu gordina du. Nahita bilatutako efektua izan da?

E. Nik uste dut baietz. Soinu naturalaren aldekoak gara erabat. Nire bateria 63. urtekoa da eta horrek soinu natural eta urtetsua ematen dio; eta gitarrarekin, antzera gertatzen da. Soinu klasikoa dugu eta ez dugu ekoizpen handirik bilatzen, baizik eta soinua benetakoa izatea. Ez dago manipulatuta akatsik entzun ez dadin, diskoak grabaketa-estudioan sortu zen soinua jasotzea nahi dugu eta.

G. Zuen testuek eguneroko bizimoduko istorio txikiak iradokitzen dituzte. Nondik sortzen dira?

E. Oso testu arruntak dira. Ez dugu istorio idilikorik ez maitasunezkorik kontatzen, baizik eta gertatu diren edo gerta zitezkeen gauzak,edonork irakur eta uler ditzakeen gauzak. Lanetik itzultzean edo beste edozein unetan abesti bat idaztera bultzatuko zaituen istorio baten lekuko izanzaitezke.

G. Nolako ekarpena egin dio Muy Fellini-ri aurretik bestetalde batzuetan egin duzuen lanak?

E. Ekarpen nagusia esperientzia izan da. Hasi nintzenean 17 urte nituen eta ez nekien ezta haizean nondik jotzen ninduen ere, oroitzapena beti positiboa bada ere. Orain beste ikuspuntu batetik egiten dituzu gauzak, beste trebetasun bat duzu, eszenatokian egoteko beste modu bat. Mugakizun teknikoak dituen taldea gara, baina egiten duguna ondo egiten dugu. Esperientziak ematen dizu gradu hori.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA BILBAO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA BILBAO
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago