MUSIKA

AURORA BELTRÁN
“Abestiak idazteko prest nago beti”
Egia esan, ez dut ideiarik ere, erantzun du Aurora Beltranek (Iruña, 1964) abesti onak idazteko behar denaz galdetu diogunean. Elkarrizketan azaldu duen zintzotasun bera erabiltzen bere ogibidean, hau da, eguneroko bizimoduko sentimenduak musika bihurtzea. Hiru urte dira ‘Clases de baile’ bakarkako lehen diskoa grabatu zuela, eta hogeita hamar baino gehiago jotzen hasi zela, Belladonarekin lehenengo eta Tahúres Zurdosekin gero. Orain eszenatokietara itzuli da zuzeneko disko akustikoa grabatu eta berau aurkezteko.

Galdera. Zergatik sartu zara disko eta bira akustikoa egiteko abenturan?

Erantzuna. Zerbait berezia egiteko gogoa neukan. Helburua da lanean jarraitzea eta hor jarraitzen dugula gogoraraztea jendeari. Disko honetan eta bira honetan aurreko diskoko abestiak entzungo dira, baita Tahures Zurdosen kantu ez oso ezagun bat eta beste bat berria. Izan ere, garai honetan sormena gorde egin behar da. Arrakero izandakoa naizenez gero, baza batzuk gordetzen ditut.

G. Baina formatu honetan ez dago tranparik egiterik, ezta? Eszenatokian dagoena besterik ez da ikusten.

E. Egia da. Urte asko daramat hori egiten, musikari bikainekin. Horietako bat, Israel Santa Maria tekla-jotzailea, Tahúres Zurdoseko kidea ere izan zen. Izugarri gustura sentitzen naiz. Oso formatu zintzoa da, dagoen guztia ikusten da eta, gauza onak eta txarrak. Jotzeko modu hurbila da; batzutan etenaldietan isiltasuna labanaz ebaki daitekeela dirudi. Apalki esango dizut oso ona naizela formatu horretan. Ia hogeita hamar urteko ibilbidea bete dut eta hori esatea badut.

G. Tahúres Zurdosen lehen abestietako bat jo behar duzula esan duzu. Kantu horiek lehen bezala funtzionatzen dute oraindik ere?

E. Denbora asko pasatu denez, bestelako soinua hartu du. Formatu akustikora moldatu dut eta ez dakit hobeto ala okerrago jotzen oten duen, baina ez du indarrik galdu. Maisuengandik ikasi dut hori, Bowie eta Dylan bezalako musikariengandik. Horien abesti bat entzuten duzunean, atenporalitatea oso balio garrantzitsua dela ulertzen duzu, modak oso azkar pasatzen direlako. Nire kasuan, kantu batzuek hogeita hamar urte baino gehiago dute eta inork ez dit galdetzen noiz idatzi nituen.

G. Eta zer behar da horrelako abesti bat sor dadin?

E. Egia esan, ideiarik ere ez dutÖAbestiak idazteko prest nago beti, baita imajinaezinezko egoeretan ere. Nire kasuan, ‘indie’ naiz aspalditik, babesten nauen diskoetxerik ez dudalako. Ez dut presiorik eta ez dut zertan modei jarraitu. Abesti gutxi entzuten dut, baina idazten dudanean arreta osoa jartzen diot. Lehenengo eta behin zintzo jokatu behar duzu.

G. Eta zer bultzatzen zaitu idaztera gaur egun?

E. Osasunez makal samar ibili naiz azkenaldian eta horrelako egoeretan gauzak baloratzen ikasten duzu. Baloratzen duzu etapak betetzea. Pertsona borrokalaritzat dut nire burua; nire inguruan maitasun asko dago, babesten nauten familia eta lagunak. Hori guztia abestien bidez bideratzera bultzatzen zaitu egoera horrek; hain zuzen ere, aurreko diskoan bada horretaz ari den abesti bat, ‘Clases de baile’ izenekoa. Bizitza oso polita da eta askotan huskeriengatik larritzen gara. Bizitza bizitzen eta ahalik eta kexatzen saiatzen naiz, baikortasunez eta nire sentimenduak abestien bidez bideratuz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
ZALLA
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa i... (gehiago irakurri)
ARMILLA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago