MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

NATURAL CHILD
Dancin' with wolves
Amerikar sustraiaren hauts sakrosantua
2014-08-30

Rock and rollaren unibertsoak Nashvilletik datorren hau bezalako taldeak behar ditu. Argazkian dotore irteteak, modernitate-itxura emateak edo esperimentuak egiteak arduratzen ez dituen musikariak. Wez Traylor, Zack Martin, Seth Murray eta gainerakoak bezalako jendea, amerikar sustraiaren hauts sakrosantuan jolasean ari direnak. Ez dira batere 'hipster'-ak agian, baina hori da beraien argia, XXI. mendean birsortzea fokuak Mendebaldeko kostalde yankian eta hippyen garaian jartzen dituzten soinuak.

Taldea 2009an sortu zen, hirukote formatuan, eta bost urte geroago lau album argitaratu dituen boskotea dugu. Berria, 'Dancin' with wolves', bere ondarearen eta kezken erakusgai mamitsua; roots rocka, rock and rolla, alt country-a, boogie-a, hegoaldeko oihartzunak eta psikodela-tantak darizkien hamar kantu. Cowboy-kantuei egindako begi-keinuak ere badaude, pedal steel guitar, organo eta aho-soinu moldaketa sakonekin batera. Sekulako gozamena. Ez da kasualitatea Leon Russell-i izugarri gustatzea.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago