MUSIKA

MICAH P. HINSON
"Inoiz ez dakit zer gertatuko ote den eszenatokian
Micah P. Hinson eszenatokietara itzuli zen 2010 urtearen amaieran ‘Micah P. Hinson and The Pioneer Saboteurs’ disko berria aurkezteko. Kontzertu honetan, berriz, ‘Trompe le monde’-eko abestiak errepasatuko ditu, Pixies-en azken albuma. Bira hasi aurretik, musika zelan ulertzen duen azaldu zion Kmon-i, orain berreskuratu dugun elkarrizketan.

Galdera. Dagoeneko kontzertu ugari eman dituzu hemengo eszenatokietan. Gogoan dituzu emanaldi horiek?

Erantzuna. Hor egon nintzen azken aldian, hotel eder batean hartu genuen ostatu, aurrez egon nintzen toki gehienak baino hobea. Logelako leiho handia zabaldu eta loretan zegoen zuhaitz handiari begira erretzen nuen. Nostalgia bitxi, iraunkor eta malenkoniatsua zegoen. Ez ditut ondo gogoan egoera zehatzak, eszenatokian ez baita ezer existitzen. Nahasketa da, ilusioa. Ezer entzun eta senti ezin dezakedan tokia.

G. Hitz egin dezagun zure lan berriari buruz. Diskoa entzunda, soinua epela duela dirudi…

E. Grabazioan, ahal izan nuen tresneriarik zaharrena erabili nuen. Epeltasuna hortik datorrelakoan nago. Horrez gain, grabazio osoa etxean egin nuen; estudioan nahasketa eta masterra besterik ez genituen egin.

G. Zerk du pisu handiagoa zure konposizioetan? Musikak ala poesiak?

E. Biek antzeko pisua dutela uste dut. Nire hitzak hain dira sinpleak ezen ez baitakit poesiatzat jo ote daitezkeen, nahiz eta ez dudan uste poesiak luzera jakinik izan behar dudala. Ez dut inoiz idatzi abestiko baten hitzak idatzi aurrez idatzitako gitarra pasarte zahar baten gainean. Horrek ez du horrela funtzionatzen. Balioa ematen dion zerbait behar da, emozioa ematen dion zerbait.

G. Zure abestietako hitzak lehen grabazioetan bezain autobiografikoak dira oraindik ere?

B. Bihotz apurtuei buruzko abestiak idatzi ditut eta izan ditut bihotz apurtuak. Baina suizidioari buruzko abestiak ere idatzi ditut eta elkarrizketa hau erantzuten ari naiz oraindik…Ez dut alde handirik ikusten nire albumen artean. Batzuek besteera daramate eta elkarrekin hitz egiten dute. Mapa bat osatzen dute eta sarritan ez dakizu non zauden zehazki mapa horren barruan.

G. Europako hiri ugari bisitatu duzu bira honen barruan. Zelan sentitzen zara honelako tour-etan?

E. Zintzo izanik, oraindik Abileneko etxean nago, emaztearekin eta txakurrekin ‘Bonanza’ ikusten. Guztia ondo joatea espero dut. Emanaldia desberdinak dira niretzat, jende gehienarentzat duten esanahairen aldean. Ez naiz eseritzen etxe inguruan, orduak eta orduak jotzen nota guztiak zuzenak direla eta hitzen ahozpena egokia dela ziur egon arte. Inoiz ez dut jakiten zer gertatuko oten den eszenatokian. Auto, tren eta hotel guztiak prest daudela egiaztatzen dut, izan ere ez dut birarako manager edo ordezkari berezirik, horrelako gauzak oso garestiak baitira. Beraz, birek niretzat duten presioa heldu beharreko leku guztietara heltzean datza; eta hori nola edo hala lortzen dut, magiaz suposatzen dut. Misterioa da zer esan edo jo behar dudan gau jakin batean eta zentzugabea iruditzen hori prestatzen saiatzea ere.

G. Zure kontzertuak diskoak baino basatiagoak izaten dira. Zergatik?

E. Ulertzen dut esaten didazuna. Irmokin sinesten dut abestiek grabazioan duten soinua abestik une jakin horretan hartu zuten forma besterik ez dela. Eszenatoki gainean, berriz, nerbio-oldea sentitzen da; jendea eta haren indar guztia. Argiak, soinuak eta usainak daude. Bizitza honetan bada edozein gauza egiteko tokia, eta guztia egin daiteke toki horretan. Badago isiltasunerako tartea eta baita sumindurarako ere. Biek ala biek pareko garantiza dutelakoan nago. 



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Inkestas Rock Festival 2025 irailaren 12an eta 13an egingo dute Larrabasterrako Urgit... (gehiago irakurri)
SOPELA
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN HONDARRIBIA BILBA...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago