MUSIKA

CORIZONAS
“Rockaren langileak sentitzen gara”
Maitasun istorioetan bezalaxe, kasualitatez hasi zen guztia. Los Coronas-ek eta Arizona Baby-i, itxuraz oso desberdinak diren bi taldek, batera jardun zuten eszenatoki berean ‘Dos bandas y un destino’ bira arrakastatsuan. Baina bien artean zegoen aldeak aberastu egin zituen, Fernando Pardo Los Coronaseko eta Sex Museum talde historikoko gitarristaren arabera. Orain Corizonas bezala grabatu duten lehen diskoa, ‘News of today’, aurkezten ari dira.
Galdera. Nola joan da orain arte Corizonasen aurkezpen bira?
Erantzuna. Elkarrekin egin genuen aurreko bira oso ondo joan zen orokorrean, baina halako batean, sinesgarritasuna galtzen ari zela konturatu ginen, bertsioz osatutako halako ‘r&r circus’ bat bihurtzen ari zelako. Haren bihotza guk sortutako 10 edo 12 kantuk osatu behar zutela eta bi taldeon soinuari garrantzi handiagoa eman behar geniola ikusi genuen. Orain talde bat garela sentitzen dugu; ez dugu zertan azaldu Arizona Baby-koek edo Los Coronas-ekoek gehiago agintzen ote duten, eta hori nabaritzen da. Ikuspuntu desberdinetik ikusten dugu guztia.

G. Sinesgarritasuna da zuk sinesten duzun musikaren oinarria?
E. Nik garrantzi handia ematen diet sinesgarritasunari, koherentziari eta egiten duzuna harrotasunez defenditzeari, musikaria ez ezik musikaren fan-a ere naizelako. Garrantzi handiagoa ematen diet talde eta musikariek musikarekiko duten identifikazioari haien gaitasun musikalari baino. Corizonasen bi belaunaldi elkartu gara: punk-are amaieraren seme-alabok  eta grunge-arenak. Batzuei 80. hamarkadako Clash egokitu zitzaien, ‘London Calling’ grabatu zueneko; eta besteei, ‘In Utero’ (Nirvanaren hirugarren diskoa) edota Pearl Jam-en edozein lan. Hala ere, taldean eragin handia izan duen afinitatea dago gure artean. Aitortzen dut talde honetan garrantzi handia duela afinitate musikal horrek. 

G. Eta zer eman dizu beste belaunaldi bateko musikariekin lan egiteak?
R. Erabat aberastu nau. Etengabe ari gara honetan lanean eta azkenean errealitatetik deskonektatzen zara. Sex Museum, adibidez, sekta eta familiaren arteko nahasketa da non azkenean zure burua isolatzen duzu. Arizona Baby-ko jendearekin elkartzea euren orainarekin konektatzeko bidea izan da. Hala, bestela entzungo ez nituzkeen taldeak entzun ditut . Adibidez, agian nire kabuz ez nukeen Wilco entzungo berriz ere. Horixe da eman digutena: gaur egun musika bizitzeko dagoen jarrerari buruzko ikuspuntu berria, txorakeria badirudi ere, garai bakoitzak musika bizitzeko modu desberdina dauka eta.

G. Hurbilketa hori bi taldeon zaleen artean ere gertatu da?
E. Hasiera batean ez genekien noraino helduko ote ginen. Hein handi batean beste taldearen ekarpenari buruz hazi gara eta beste hein batean eboluzio logikoa izan delako. Baina egia da bi taldea elkartuta beste entzule batzuk ere elkartu zaizkigula. Taldeak lortu duen onarpena lehen iristen ez ginen entzule berriak gureganatu ditugula izan da, baina horrek ez du esan nahi lehengoa etortzen ez direnik. 

G. Zergatik funtzionatzen ari da proiektua?
E. Erantzun zintzo eta arraroa emango dizut. Hein batean Subterfuge zigiluari esker izan da, eszena independentean horretarako gaitasuna duen zigilua baita. Horri esker hiru aldiz jende gehiagok entzun digu erdia oihukatuta. Aldeko koiuntura ere izan dugu konpainia independenteontzat, konpainia handien gainbehera hain zuzen ere. Motorea apurtu zaie beraiek geldirik egon diren tartea uharte txiki batean harrapari nagusia desagertuko balitz bezala izan da. Orain ezin diote eutsi hedabideen eta entzuleen monopolioari eutsi. Azkenik, gure zuzenekoak jendea harrapatzen duela esan behar dugu.

G. Noraino heldu daiteke Corizonas?
E. Ez dakigu. Talde independenteok ‘gerrako ekonomiarekin’ bizi gara eta tentu handiz ibilarazten dizu horrek. Historikoki talde independenteak zoratu egiten dira, erlaxazioagatik, gauzak zuk egin beharrean beste norbaitek egingo dizkizuela uste duzulako…Talde independente txiki edo ertaineko mentalitatea dudalako esaten dizut hau. Errepidea, etengabe jotzen ibiltzea eta errealitatetik ez urruntzea gustatzen zaigulako daramagu hainbeste denbora hondea. Rock musikari askoren biografiak irakurri ditugu eta rock-aren langileak sentitzen gara.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Los Coronas, Espainiako surf musikako bandarik onena da, eta Valladolideko Arizona Babyk western hitza berreskurarazi die kri... (gehiago irakurri)
Coronas, Espainiako surf musikako bandarik onena da, Sex Museumi lotutakoa; eta Valladolideko Arizona Babyk western hitza ber... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago