MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

CORIZONAS
Arizona Baby eta Los Coronasen uzta propioa
Coronas, Espainiako surf musikako bandarik onena da, Sex Museumi lotutakoa; eta Valladolideko Arizona Babyk western hitza berreskurarazi die kritikariei. Bien arteko baturatik sortua da Corizonas taldea. Debuteko diskoa, ‘The news today’, rocka, folka eta countrya batzeko grina partekatuaren emaitza da.
                                                                                                                                                                                                                              Sex Museumeko jendea (Madrilgo garaje eta hard rock soinuen aitzindari izan zen taldea) barne hartzen duten proiektu guztiei halako kalitate-marka bat aurresuposatzen zaie. Eta halaxe gertatzen da 'The news today'-rekin, Corizonasen estreineko diskoa. 'Dos bandas y un destino' bira elkarrekin egin ondoren, urrats bat aurrerago eraman dute beraien arteko adiskidetasuna western estetikari eusten dion talde jendetsu honetan bat eginez; beste batzuen musika soilik jotzeaz gain, beraiek sortutako abestien aldeko apustua egin dute bide batez.
Dozena bat abestik osatzen du rocka, folka eta country doinuak biltzen dituen estreinako albuma, bekatu eta erredentzio metaforaz zipriztindua. Kritikariek Calexico bezalako artistekiko lotura somatu dute konposizio horietan. 
Ondorioa da Arizonaren eragina nabarmenagoa dela lan honetan Fernando Pardoren eta David Kraheren Los Coronas taldearena baino (hortik dator Sex Museumekiko lotura), eta hauek, aldiz, apenas azal dezaketela zein ederki menderatzen duten surf instrumentala. "

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Los Coronas, Espainiako surf musikako bandarik onena da, eta Valladolideko Arizona Babyk western hitza berreskurarazi die kri... (gehiago irakurri)
Maitasun istorioetan bezalaxe, kasualitatez hasi zen guztia. Los Coronas-ek eta Arizona Baby-i, itxuraz oso desberdinak diren... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago